3.2.3.1 Tributuei buruzko kontsulten arreta postaren bidez
Idatzizko kontsultei erantzuteko zerbitzua egunean 24 orduz dago erabilgarri, astean 7 egunez, eta ez da inoiz eten.
2021eko apirilaren 6an, harremanetarako formulario elektroniko bat jarri zen Nafarroako Foru Ogasunaren web orrian, herritarrei kontsulta egitea errazteko. Aldaketa horrek hacienda.navarra@navarra.es posta orokorra ezabatzea ekarri zuen.
Hala ere, Entitate Laguntzaileen Unitateak bere arreta ematen jarraitu zuen kolektibo horrentzat prestatutako berariazko posta elektronikoaren bidez.
2021. urtean 43.228 mezu elektroniko jaso ziren guztira; horietatik, 7.126 hacienda.navarra@navarra.es posta elektronikoaren bidez sartu ziren, 16.646 formulario orokorraren bidez sartu ziren, 1.818 soilik Errenta Kanpainan eskuragarri dagoen formulario espezifikoaren bidez, eta 17.638 entitate laguntzaileen postaren bidez.
2020ko datuekin alderatuta, % 31eko jaitsiera egon da, baina jasotako mezu kopuruak bikoiztu egin ditu pandemia aurreko datuak, eta Nafarroako Foru Ogasunarekin komunikatzeko kanal garrantzitsu bihurtu dela erakutsi du.
Hurrengo koadro hauetan era grafikoan ikusten ahal da bide horretatik egiten diren arreta eskaeren joera.
26. grafikoa. Posta elektronikoaren 2010-2021 urteetako bilakaeraren grafikoa