3.5.1.1 PFEZaren eta Ondarearen gaineko zergaren kanpaina
PFEZaren kanpainaren prestaketan eta garapenean eragina izan zuen pandemiak, batez ere jendeari arreta emateko zailtasunek, eta mahaien arteko distantzia, maskaren erabilera eta babes itxiturak bermatu behar izan ziren. Zehazki, aldaketa hauek egin behar izan ziren:
- Proposamenak inprimatu eta bidaltzea.
- Aurrez aurre ematen ziren aitorpenen egileentzako prestakuntza, pandemiaren ondorioz online eman baitziren.
- Gutxieneko babes distantziak bermatuko dituen bulegoa bilatzea, kutsatzea saihesteko.
- Ogasuneko bulegoetako aurrez aurreko arretara itzultzea (Baluarte eta lurralde bulegoak), web eta telefono bidezko arreta indartzea, Errenta Kanpainarako 948 106 106 telefono zenbaki espezifikoa ezarriz.
Kanpainaren jarduera oso aldi zehatzetan garatzen da:
- Kanpainaurrea: Aldi honetan, kanpaina prestatzeko jarduera guztiak egiten dira, eta zergadunarengana iristen den ondoriorik zuzenena PFEZaren autolikidazio proposamenak dira; 2021ean (2020ko zergaldia) 207.828 proposamen izan ziren, eta haien % 91 onartu ziren, guztira aurkeztutako aitorpenen % 56.
41. grafikoa. PFEZaren autolikidaziorako igorritako proposamenen bilakaera denboran
42. grafikoa. PFEZaren autolikidazio proposamen onartuen eta ezeztatuen bilakaera denboran
Kanpaina aurreko aldiko azpimarratu beharreko beste jarduera bat da NFOko langileek entitate laguntzaileei ematen dieten prestakuntza, batez ere aitorpenak Ogasuneko operadoreak balira bezala egiten dituzten finantza entitateetako langileei.
2021ean, 12 entitate laguntzailetako 416 operadorek parte hartu zuten aitorpenak egiteko jardueran. Zehaztasun handiagoa ikusten ahal da apartatu honetan: 5.4 Zergadunarentzako zerbitzuen entitate laguntzaileak.
- Kanpaina: Aldi horretan, zergadunarentzako funtsezko laguntza eskaintzen da, PFEZaren eta Ondarearen gaineko zergaren aitorpenak aurkezteko. Bulegoen logistika eta web aplikazioak alde batera utzita, aldi honetako jardueraren ezaugarria da zergadunak bere kontsulta eta izapideei erantzuteko eskatzen duen berehalakotasuna.
Jarduketa horien zenbakirik adierazgarrienak ondoko koadro hauetan jaso dira:
43. grafikoa. Aurkeztutako PFEZ aitorpenen kopuruaren bilakaera. Aurkezteko bideen arabera
45. grafikoa. Interneteko bulego birtuala. Aplikazioetarako sarbideen bilakaera denboran
- Kanpainaondoa: Aldi horretan, zergadunen tributu betebeharrak betetzearen kontrola eta egiaztapena hasten da.
Kanpaina amaitzerako, guztira, 355.943 PFEZ aitorpen eta Ondarearen gaineko zergaren 7.056 aitorpen zenbatu ziren, eta haien emaitzak, hurrenez hurren, 15.389,51 mila euro eta 35.434,74 mila euro izan ziren
Aipatu behar da arau aldaketa garrantzitsu bat egin dela zergaldian aurrekoaren aldean, eta horrek aldaketa handia ekarri zuela kanpainako zifren emaitza erantsian, hala nola amatasun eta aitatasun kenkarian. Horrek 25.082 aitorpeni eragin zion eta 40.774,31 mila euro itzultzea ekarri zuen, guztira.
47. grafikoa. PFEZaren aitorpen positibo eta negatiboen kopuruaren bilakaera denboran
48. grafikoa. Saldo ekonomikoaren bilakaera denboran. PFEZaren zenbateko positiboa eta negatiboa
49. koadroa. Ondarearen gaineko zergaren kanpaina, zenbakitan. Aitorpen kopurua eta saldo ekonomikoa