3.2.1.2 Tributuei buruzko arreta teknikoa Iruñeko bulegoan

Arreta Teknikoaren eta Entitate Laguntzaileen Ataleko langileek 2021ean 6.232 aldiz eman dute aurrez aurreko arreta (aurretiazko hitzorduarekin erreserbatuta), hau da, % 26,64ko igoera egon da aurreko urtearekiko.

Horien % 35,80 PFEZari eta Ondareari dagozkie.

Ondare Eskualdaketaren gaineko zergari, Egintza Juridiko Dokumentatuei eta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko zergari buruzko kontsultek nabarmen egin dute gora, guztien % 38,27 izateraino, 2020an baino gehiago (% 17,17).

BEZari buruzko kontsultak guztizkoaren % 10,25 izan ziren (datu hori interpretatzeko, kontuan hartu behar da mota horretako kontsultak enpresaburuek eta profesionalek egiten dituztela eta, 2021ean, Enpresaburu eta profesionalendako bulego birtualak xurgatu zituela kontsulta gehienak).

Arreta horiek 4.795 pertsonak eskatu dituzte, guztira. Eguneko batez besteko arreta 19 pertsonakoa izan da.

22. grafikoa. Zerga arloko aurrez aurreko arreta teknikoa. Arreta jaso duten pertsonen bilakaera denboran

23. koadroa. Aurrez aurreko arreta kopurua 2021an, kontzeptuen arabera

Guztira, emandako arreta guztiak batuz gero, emaitza da urtean 49.048 zergadun iragan direla Ezkirotz 16 kaleko bulegotik, alegia, egunean, batez beste, 199 lagun.