3.2.6.1 Kexak
Gaur-gaurkoz, ez dago kexak aurkezteko berariazko kanalik, ezta horien tratamendu sistematizatua egiteko prozedurarik ere. Ahoz jasotzen ahal diren kexez gain, Erregistroan aurkezten diren instantzien bidez jasotzen dira, Ezkirotz 16ko bulegoetan nahiz lurralde bulegoetan horretarako berariaz jarritako postontzietan, edo posta elektroniko bidez, herritarrek horretarako erabiltzen ahal dutelako Nafarroako Foru Ogasunaren postontzi orokorra.
2021. urtean, guztira 21 kexa jaso dira. Kexen atzeko arrazoiak hauek izan ohi dira:
- Hitzordurik ez egotea
- Aurrez aurreko arretarako aurretiko hitzordua behar izatea
- Irisgarritasun arazoak Tuterako bulegoan (egoera hori 2022an konpondu zen)
- PIN ziurtapena Cl@ve ziurtapenarekin ordezkatzea.
- Enpresaburuek eta profesionalek aitorpenak telematikoki aurkezteko betebeharra.
- Bulegoan sartzeko COVID protokoloa.