3.4.1 Tributu kontroleko jarduketen emaitzak

3.4 Tributu kontrola apartatuan azaldutako irizpideekin bat eginez, atera diren datuak 2021eko eta 2020ko ekitaldiei dagozkie eta, beraz, bi urteen arteko konparazioa balio homogeneoetan egiteko aukera eskaintzen dute.

Kontrol jarduketen zuzeneko emaitzetan biltzen dira Ikuskapenaren akten emaitzak, Kudeaketaren likidazioak, Bilketaren premiamendu errekarguak eta geroratzeen interesak eta Administrazioak errekerimendua egin ondoren aurkeztutako aitorpenak. Emaitza horien zenbatekoa, 2021ean, 110.371,42 mila euro izan zen, hau da, 2020ko jarduketen zuzeneko emaitzen aldean, 25.345,21 mila euroko hazkunde absolutua izan da, eta % 29,81eko ehuneko aldaketa.

Kontrol jarduketen eragindako emaitzak, berriz, epez kanpo aurkeztutako aitorpenei dagozkie; Nafarroako Foru Ogasunaren jarduketen ondorioz egin dira, baina ez errekerimendu batean formalizatuak, eratortzen ahal direlako zergadun berari dagozkion beste ekitaldi batzuetan, edo antzeko ezaugarriak dituzten beste zergadun batzuetan, egindako egiaztapenetatik. Emaitza horien zenbatekoa 22.722,56 mila euro izan zen 2021ean, eta horrek, 2020ko jarduketek eragindako emaitzei dagokienez, 7.430,80 mila euroko hazkunde absolutua eta % 48,59ko aldaketa eragin zuen.

2021ean, zuzeneko emaitzen eta eragindako emaitzen batuketak 133.093,98 mila euro eman zituen, beraz, guztira 32.776,01 mila euroko hazkunde absolutua izan zen, eta % 32,7ko ehuneko aldaketa, 2020ko jarduketen baturarekin alderatuta.

Ikuskapenaren bestelako jarduketen emaitzetan jasotzen diren jarduketak ere dirua biltzeko egindakoak dira, baina bereziak eta aldian behin egiten direnak izanik, ez dira jasotzen tributu kontroleko zuzeneko emaitzetan, ez eragindako emaitzetan ere; haien jarduketa eremua da Hitzarmen Ekonomikoaren irizpideen eta konexio puntuen aplikazio egokia Nafarroako tributuen ordainarazpenerako, eta 2021ean 11.480,36 mila euro eman zituzten, hau da, 2020koen aldean, 62.899,64 mila euroko murrizketa absolutua, eta - % 84,57ko ehuneko aldaketa. Jaitsiera nabarmen horren arrazoia da 2020an garrantzi bereziko zifra erlatiboa egiaztatzeko espediente bat zegoela, atal honen zenbatekoa nabarmen handitu zuena. 

Tributu kontroleko jarduera guztien emaitza (zuzeneko emaitzak, eragindakoak eta bestelako ikuskapen jarduketak) 2021ean 144.574,34 mila eurokoa izan da eta beraz, 2020koen aldean, 30.123,64 mila euroko murrizketa absolutua, eta - % 17,24ko ehuneko aldaketa izan dira.

Emaitza horiei dagozkien datuak ondoren azaltzen diren koadro hauetan jaso dira.

30. koadroa. Tributu kontroleko jardueraren emaitzak. Jarduketa kopurua eta zenbatekoa

31. koadroa. Tributu kontroleko jardueraren emaitzak arloen arabera. Jarduketa kopurua eta zenbatekoa