3.6.3 Nafarroako Zerga Heziketaren Planarekin lotutako jarduketak
2019an webgune bat sortu zen, Ikasgela Fiskala Nafarroa, bertan jasoz hainbat didaktika unitate, gaztelaniazko eta euskarazko edukiekin, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.eko ikasleentzat, DBHko 1., 2., 3., eta 4.eko ikasleentzat, eta Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat.
Hala ere, 2021ean, COVID-19aren eraginaren ondorioz, ezin izan dira garatu Nafarroako Zerga Heziketaren Planarekin zerikusia duten jarduketak.