3.4.3 Tributu kontrolerako Kudeaketa arloak egindako jarduketak

Tributu kontrolerako Kudeaketaren arloan egindako jarduketen emaitzetan jaso da Nafarroako Foru Ogasunaren Zerbitzu hauen jardueraren parte bat: Tributu Kudeaketaren Zerbitzua, Lur ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzua eta PFEZaren eta Ondarearen gaineko Zergen Kudeaketa Zerbitzua.

Zuzeneko emaitzetan jasotzen dira zerga desberdinen, eta orobat, Administrazioaren errekerimenduen ondorioz egindako aitorpenen likidazioen kuotak, interesak, errekarguak eta zehapenak. 2021ean, horien zenbatekoa 32.543,00 mila eurokoa izan zen, hau da, 2020ko emaitzen aldean, -5.911,92 mila euroko jaitsiera absolutua izan da, eta -% 15,37ko aldaketa erlatiboa.

Eragindako emaitzetan jasotzen direnak, berriz, Nafarroako Foru Ogasunaren jarduketen ondorioz, errekerimenduetan formalizatu gabe, epetik kanpo aurkezten diren zerga aitorpenen kuotak eta interesak dira. 2021ean horien zenbatekoa 13.362,00 mila eurokoa izan zen, hau da, 2020ko emaitzen aldean, -1.169,60 mila euroko jaitsiera absolutua, eta -% 8,05ko aldaketa erlatiboa.

Jarduketa horien emaitza osoa, 2021ean, 45.905,00 mila euro izan zen eta, beraz, -7.081,52 mila euro gutxiago jaso ziren, 2020ko tributu kontrolerako kudeaketaren ondoriozko jarduketen emaitzen aldean. Hau da, -% 13,36ko aldaketa erlatiboa.

Emaitza horien xehetasunak honako koadro honetan jaso dira:

38. koadroa. Tributu kontroleko jardueraren emaitzak, guztira, kudeaketaren arloan. Jarduketa kopurua eta zenbatekoa