2.4.3 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zergaren ondoriozko diru-sarreren bilakaera
PFEZaren sarrerak 1.634.730,76 mila eurokoak dira, hau da, aurreko urtean, pandemiaren urtean, bildutako diruarekin alderatuta, % 7,0ko igoera izan da. Bestalde, urte hartan ez zen eragin handirik izan, eta orduko diru-sarrerak 1.527.772,62 mila eurokoak izan ziren, aurreko urtekoen antzekoak (1.533.113,36 mila euro).
- Laneko atxikipenak dira figura nagusia, tributu bilketa osoari dagokionez, likido guztiaren % 35,5 baitira, 1.478.236,3 mila euroko zenbatekoarekin. Urteko balioetan % 7,4ko hazkundea dute, alegia, 101.370,1 mila euro gehiago, 2020an baino. Bestalde, enpresaburuen eta profesionalen zatikapenek urte arteko % 37,5eko igoera izan dute, eta 57.533,6 mila euro bildu dira aurreko ekitaldiaren aldean; izan ere, ekitaldi hartan bertan behera utzi zen zerga hori 2020ko lehen eta bigarren hiruhilekoetan sartzeko betebeharra, pandemiaren ondoriozko krisiari aurre egiteko laguntza neurri gisa; hori dela eta, ez da konparazio homogeneoa.
- Kapitalaren errenten gaineko atxikipenek % 13,2ko hazkundea erakusten dute, aurreko urtean baino 10.909,7 mila euro gehiago bilduta.
- PFEZaren kuota diferentzialak, funtsean, 2020ko errentaren kanpainaren emaitza islatzen du. Bilketa likidoa % 52,9 jaitsi da, 2020an 36.246,4 mila euro izatetik 17.073,66 mila euro izatera igaro baita.