3.2.1.1 Arreta administratiboa Iruñeko bulegoan
Zergadunari Laguntzeko Ataleko langileek 2021ean 79.408 aldiz eman dute arreta, hau da, % 1,53ko igoera egon da aurreko urtearekiko.
Bulegoetan aurretiazko hitzordu bidez ematen da arreta, eta hitzordua Internet bidez edo telefonoz eskatzen ahal da; eguna eta ordua zehazteko aukera ematen da.
Izapidetutako gaietatik, ondoko hauek dira azpimarragarriak, ehunekotan duten garrantziarengatik:
- Ziurtagiriak ematea/ ez betetzeak / errekerimenduak % 32,91
- Ziurtagiri digitala, Cl@ve sistema % 19,53
- Oinordetzari, Ondare Eskualdaketaren gaineko zergari eta Egintza Juridiko Dokumentatuei buruzko informazioa eta horiek jasotzea % 19,10
- Altak, bajak, Datu baseen aldaketak % 7,69
- Bilketaren inguruko kudeaketak (geroratzea, premiamendu probidentziak eta abar) % 6,72
- PFEZ Kontsulta orokorrak (proposamenak, PINak, itzulketak eta abar) % 4,73
- Beste kontzeptu batzuk % 9,32
20. grafikoa. Arreta administratiboaren moten grafikoa
Arreta horiek 38.275 pertsonak eskatu dituzte, guztira. Eguneko batez besteko arreta 155 pertsonakoa izan da.
Kopuru horretan ez daude kontabilizatuta arreta “arreta lasterreko mostradorean” jaso duten zergadunak (mostradore hori gaituta dago informazio orokorra emateko eta inprimakien salmenta, instantzia jasotzea eta berehalako egiaztapenik behar ez duten autolikidazioen zigilatzea egiteko); egindako neurketen arabera, arreta hor jaso duten zergadunak, guztira, 5.978 izan dira, hau da, egunero, batez beste, 24.
21. grafikoa. Aurez aurreko arreta administratiboa. Arreta jaso duten pertsonen bilakaera denboran