3.2.2.1 Tributuei buruzko telefono bidezko arreta
2021ean 276.533 dei jaso dira, hau da, aurreko urtean baino % 29,99 gehiago.
24. grafikoa. Jasotako deien bilakaera denboran. 2010-2021.
Eguneko batez besteko datuei dagokienez, honako koadro honek jasotzen du izandako bilakaera.
25. grafikoa. Erantzundako telefono deien bilakaera denboran
Eguneko batez besteko dei kopurua 1.120 izan zen.
Telefono bidezko arreta astelehenetik ostegunera eskaintzen da 08:30etik 17:30era uztailean, abuztuan eta irailean, eta urteko ostiral guztietan arreta 15:00etan amaitzen da.
Baina zenbait dei sistema automatikoen bidez artatzen dira (egunean 24 orduz, astean 7 egunez).
Gaur egun, sistema automatikoen bidez ematen da PINa, eta Errenta Kanpainari dagokionez, sistema honen bidez eskaintzen dira proposamenak bidaltzeko zerbitzuak, itzulketari buruzko informazioa eta aitorpenen kopiak bidaltzeko zerbitzuak. 2021. urtean 63.228 dei jaso dira, guztira.