2.1 Tributu bilketa. Osagaiak

2021. urtean, Nafarroako Foru Ogasunaren tributu bilketa, I eta III bitarteko kapituluetan, balio likidoetan, 4.170,4 mila eurokoa izan da, guztira. Horrek esan nahi du % 14,98ko gorakada egon dela aurreko urtearekiko (2020. urtea, COVID-19aren pandemiaren urtea). 

Kopuru horiek ikusita, ondorioztatzen ahal da 2021 suspertze urtea izan dela, 2019ko bilketa likidoa ere gainditu baita (urte horretan 3.941,1 mila euro likido bildu ziren).

2021eko tributu bilketa osagaien arabera aztertuta:

Bilketa integratua 5.607.508,97 mila eurokoa izan da, hau da, 2020koa baino % 11,1 handiagoa.

Itzulketak 1.437.118,32 mila eurokoak izan dira, hau da, aurreko urtekoa baino -% 1,2 txikiagoa.

Bilketa likidoa, hau da, bilketa integratua ken itzulketak, 4.170.390,64 mila eurokoa izan da, eta horrenbestez, urte arteko tasa % 14,98 handitu da.

Ondorengo koadroan zehazten dira zenbateko horiek 2021erako eta haien urte arteko konparatiboa.

10. koadroa. Tributu bilketa. Osagaiak

Osagaiek azken urteetan izan duten bilakaerari dagokionez, hurrengo grafikoan ikusten ahal dugu 2021ean bildutako zenbateko osoa ez dela soilik % 11,1 igo 2020arekiko, baizik eta % 1,8an gainditzen duela 2019ko bilketa osoa ere. Bilketa likidoak % 15,0ko igoera izan du aurreko urtearekin alderatuta, eta % 5,8koa, pandemiaren aurreko urtearekin (2019) alderatuta. Horrek adierazten du osasun egoerak eragindako krisia bizkor suspertu dela tributazioaren arloan.

11. grafikoa. Tributu bilketaren bilakaera denboran