Descárgate la app
Cl@ve
Cl@ve
Cl@ve modu elektronikoan identifikatzeko sistema bat da, administrazio publikoen zerbitzuetara internet bidez sartzeko.
Herritarrentzat da. Entitateek, erakundeek eta enpresek ziurtagiri digitala erabili behar dute.
Cl@ve eskatzeko behar da:
- Indarrean dagoen identifikazio dokumentu bat:
- NAN
- AIZ - AIT + Pasaportea edo Jatorrizko herrialdeko nortasun-txartela
- Europar Batasuneko herritarraren txartela + Pasaportea edo Jatorrizko herrialdeko nortasun-txartela
- Mugikor zenbaki bat: erabiltzaile bakoitzeko bakarra
- Posta elektronikoaren kontu bat
Adingabeen kasuan, aurkeztu behar dira, gainera, aita, ama edo legezko tutorearen identifikazioa, eta guraso-ahala justifikatzen duen agiri. Kontuan izan halaber, erregistroa egitean, adingabe bertan egon behar dela.
Nola lortu
Cl@ve lortzeko, sisteman erregistratu behar da lehenik:
- Ziurtagiri digitala duenak internet bidez egin dezake.
- Bestela, Cl@veren erregistro bulegoetan.
Ziurtagiririk ez duenak eta bulegoetara joan nahi ez duenak beste aukera batzuk ditu, errazagoak:
- Zerga Agentziari gonbidapen-gutuna eskatzea internet bidez.
- Bideodei bidez, ordenagailuaren edo mugikorraren bitartez (kamera, mikrofonoa eta bozgorailuak izan behar ditu).
Nola erabili
Erregistroa amaitzean, hiru aukera daude: Cl@ve Iraunkorra, Cl@ve Mugikorra eta Cl@ve PINa. Denak dira baliodunak eta bateragarriak.
Cl@ve Iraunkorra
Pasahitz pertsonal baten bidez identifikatzen zara: aktibatu pasahitza.
2 urteko iraunaldia du.
Ahaztuz gero, pasahitz berria ezarri dezakezu, erregistratzean eskuratzen den PDF kontratuan azaltzen den aktibazio-kodearekin.
Kontsultatu informazio gehiago Cl@ve Iraunkorrari buruz.
Cl@ve Mugikorra
Cl@ve aplikazioaren bidez identifikatzen zara: deskargatu aplikazioa Google Play-tik edo App Store-tik.
Aplikazioa instalatuta duzun gailutik bertatik egiten baduzu tramitea (adibidez, mugikor batetik), aplikaziora sartuta identifikatzen zara.
Beste gailu batetik egiten baduzu (adibidez, ordenagailu batetik), aplikaziora sartu eta QR bat eskaneatu behar duzu telefonoaren kamerarekin. Ezin baduzu eskaneatu, NAN/AIZ bidez ere identifika zaitezke.
Edozein kasutan, tramite bakar baterako balio du; beste bat egin nahi izanez gero, berriro identifikatu beharko duzu zeure burua.
Kontsultatu informazio gehiago Cl@ve Mugikorrari buruz.
Cl@ve PINa
Cl@ve aplikazioara heltzen den kode baten bidez identifikatzen zara: deskargatu aplikazioa Google Play-tik edo App Store-tik.
Kodea solik behin erabili daiteke; beraz, PIN berri bat eskatu beharko duzu tramite bat egin nahi duzun bakoitzean.
Ez baduzu app-a deskargatzen, SMS bidez bidaliko dizute kodea, baina prozesua motelagoa da.
Kontsultatu informazio gehiago Cl@ve PINari buruz.
Nola sinatu
Cl@ve Sinadurak aukera ematen du interneteko konexioa duen edozein gailutatik dokumentu elektronikoak sinatzeko. Horretarako, beharrezkoa da:
- Aurrez sisteman erregistratzea ziurtagiri digitalarekin edo bulegoetan (informazio gehiago Nola lortu atalean).
- Aurrez aktibatzea Cl@ve Iraunkorra (informazio gehiago Nola erabili atalean).
- Sortzea sinadura-ziurtagiria (automatikoki egiten da, Cl@ve Sinadura duen izapide edo zerbitzu bat lehen aldiz sinatzean).
Ziurtagiria hodeian gordeko da, Administrazioaren zaintzapean.
Kontsultatu informazio gehiago Cl@ve Sinadurari buruz.