Ziurtagiri digitala
Ziurtagiri digitala
Nafarroako Gobernuak @firma plataforma erabiltzen du ziurtagiriak onartzeko. Honako ziurtapen agintaritzetako ziurtagiri digitalak onartzen dira.
Jarraian, Moneta eta Tinbrearen Fabrika Nazionalaren (FNMT) ziurtagiria eskuratzeko, pertsona fisikoek eta juridikoek eman beharreko urratsak azaltzen dira:
Ziurtagiria eskatu
FNMTren instrukzioak jarraitu behar dira. Datu pertsonal batzuk idatzi behar dira eta, amaitzean, ziurtagiriarekin lotutako eskari kode bat eskuratzen da.
Identitatea egiaztatu
Aurreko urratsean eskuratutako eskari kodearekin eta dagokion identifikazioarekin, erregistro bulego batean aurkeztu behar da identitatea egiaztatzeko eta eskaria osatzeko.
- Cl@ve edo FNMTren Ziurtagiri digitala lortzeko bulegoak, pertsona fisikoendako.
- FNMTren Ziurtagiri digitala lortzeko bulegoak, pertsona juridikoen eta nortasun juridikorik gabeko erakundeen ordezkariendako.
- Sektore publikoari dagokion Ziurtagiri digitala lortzeko bulegoak, Nafarroako Gobernuan lan egiten dutenendako.
Ziurtagiria eskuratu
Erregistro bulegoan identitatea egiaztatu ondoren, FNMTko webgunetik ziurtagiria deskarga daiteke, ‘Deskargatu ziurtagiria’ ataletik, dagokion mota hautatuz: pertsona fisikoa, pertsona juridikoa edo sektore publikoa.
Horretarako, IFZ edo AIZ eta lehenengo urratsean eskuratutako eskari kodea behar dira. Kontuan hartu behar da ziurtagiriaren eskaria eta lorpena ordenagailu beretik eta erabiltzaile beretik egin behar dela.
Ziurtagiria automatikoki instalatuko da ordenagailuan (nabigatzailean ziurtagiria dagoen egiaztatzea gomendatzen da).