6.3 Hurrengo helburuak

2021. urteak baldintzatuta egoten jarraitu du COVID-19aren pandemiaren ondorioz, baita Estatuan zein Nafarroako Foru Komunitatean pandemiak enpresetan eta herritarrengan duen eragina arintzeko osasun publikoan, ekonomian eta zergetan hartu diren hainbat neurriren ondorioz ere.

Aurrekoa kontuan hartuta, Nafarroako Foru Ogasunak helburu nagusi hauek izan ditu 2021ean:

  • Zergadunei laguntzeko gaur egungo sistemak modernizatzea, aurrez aurrekoez bestelako kanalak, telefono bidezkoak eta telematikoak indartuz eta hobetuz, bereziki 2020ko Errenta Kanpainan. Hala ere, kanal telefoniko eta telematikoak bultzatu arren, aurrez aurreko arreta mantendu egin da, behar duten zergadunentzat.
  • Aitorpenak aurkezteko bideak hobetzea: Nafarroako Foru Ogasunaren web orrian dauden formularioen bilakaera teknologikoa gauzatzea eta paperean aurkeztutako aitorpenak pixkanaka gutxitzea. Zehazki, enpresaburuei edo profesionalei beren jarduera ekonomikoaren esparruan dagozkien aitorpenak telematikoki aurkezteko betebeharra ezarri da.
  • Nafarroako Foru Ogasunaren aurrean izapideak egiteko identifikazio bitarteko gisa Cl@ve erabiltzea sustatzea: Cl@ve ezarri da zerga izapide telematiko guztiak identifikatzeko sistema gisa, eta Cl@ve sistema bultzatzeko hainbat ekintza eta kanpaina egin dira. 
  • Nafarroako Foru Ogasunaren webgune berria zabaltzea, zergadunari izapideak egiten laguntzeko eta informazioa bilatzen laguntzeko arreta ereduan oinarritua.
  • BEZaren kudeaketa aldatu duen BEZari buruzko Informazioa Berehala Hornitzeko Sistemari dagokionez (SII), 2021ean aurrera jarraitu da Nafarroako Foru Ogasunak zerga arloan jasotzen duen informazio bolumen handia tratatzen eta ustiatzen, bi helbururekin: zergadunarentzako laguntza eta tributu kontrola hobetzea.
  • Hitzarmena sinatu da ZAEArekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Aldundiekin, SIIrako errolda instrumentala osatzeko, eta ZAEArekin, baita Zerga Berezien kontabilitate liburuen Berehalako Hornidura Sistemaren ezarpen teknologikoari buruzko hitzarmena ere.
  • Informazio iturri berriak ustiatzen jarraitu da, garrantzitsua baita jatorria nazioartean duen informazioa gehitzea.
  • Datuen ustiapena hobetzea tributu desberdinen egiaztapen automatikorako programetan.
  • Auditoretza informatikoa eta tokian tokiko jarduerak: 2021ean auditoretza informatikorako tresna berri bat ezarri da, zergapekoen anomalia fiskalak hobeki hautemateko aukera ematen duena, erabakiak hartzea eta ikuskapen eta erregularizazio prozedurak arrazionalizatuz. Gainera, osasun egoerak bide eman duen heinean, pixkanaka ekin zaie tokian tokiko tributu kontrolerako jarduerei.
  • Bilketaren faseko tributu kontrolari dagokionez, berariazko programa informatikoak hobetu dira, bai borondatezko bilketaren ikuspegitik, bai derrigorrezko bilketaren ikuspegitik, eta, hartara, bizkortu egin dira bilketa prozedurako jarduerak