6.1 Planifikaziorako tresnak

Nafarroako Foru Ogasunaren planifikazioa tributu kontroleko urteko planetan jasotzen da nagusiki.

Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 9ko 127/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko uztailaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2021/158/0), Nafarroako Foru Ogasunaren 2021. urteko kontrol planaren berri ematen duten irizpide orokorrak onetsi ziren, eta honako lerro hauek ezarri ziren:

  • Iruzurraren gaineko informazioa, laguntza eta prebentzioa.
  • Beste zerga administrazio batzuekiko eta beste entitate publiko eta pribatu batzuekiko elkarlana.
  • Ikerketa eta iruzur fiskala egiaztatzeko jarduketak.
  • Kontrol jarduketak bilketaren fasean.