3.6.1 Arauen garapenarekin lotutako jarduketak

 

Tributu arautegia prestatzea eta izapidetzea

2024an argitaratu diren 52 proiektu arauemaile egiten eta izapidetzen parte hartu da:

2 foru lege,

Tributu harmonizaziorako 2 legegintzako foru dekretu,

48 foru agindu.

Ondoko eranskinean aurkezten da 2024an izapidetu eta argitaratu diren tributuei buruzko foru-arauen zerrenda.

Arauen eranskina: Nafarroako zerga-araudia. NAOn argitaratutako foru-lege, tributu harmonizazioari buruzko legegintzako foru-dekretu eta foru-aginduen zerrenda.

Tributu gaietarako interesa duten arau, epai, kontsulta eta argitalpenen zabalkundea.

Hona hemen araudiak ezagutarazteko eginkizunarekin lotutako jarduketa nagusiak:

  • Urtean zehar aldatutako arau-testuen bertsio bateratuak argitaratu dira webgunean, bistak sortuz era guztietako zerga-arauetako aldakuntzetako bakoitzerako indarraldi-daten arabera.
  • Zerga-arauen bertsioen arteko alderaketak.
  • Indarreko zerga-arauen liburuen prestakuntza (editatu eta argitaratzeko) eta zerga-arau osoena (barne-erabilerarako).
  • Argitalpen digitalak (bai NFOren web atarian, bai NFOko langileen barneko ezagutza-atarian): NFOri planteatutako kontsulta interesgarrienak, Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren ebazpenak eta haiei buruz administrazioarekiko auzien epaitegiek eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak emandako epaiak, eta orobat, Hitzarmen Ekonomikoaren Arbitraje Batzordearen ebazpenak.
  • NFOko langileen barneko ezagutza-atarian modu digitalean argitaratzea hamabost egunetik behin argitaratzen den Fiskalitate Aldizkaria, tributuei buruzko liburu eta aldizkari interesgarriekin, eta argitaratzea, orobat, kudeaketa arloko atalek erantzundako kontsultak.
  • Prozeduren katalogoa, herritarrei zuzendutako tributu-prozedurei dagokien informazioa kargatzea.
  • Zerga arloko berrikuntzen jardunaldia prestatzea NFOko langileentzat.