3.3.2.1 Zergadunarentzako zerbitzuak
Zergadunari eskaintzen zaizkion zerbitzuak hauek dira:
- Informazio-zerbitzuak
-
-
- Zergen gaineko legeria eta ebazpenak, bai Nafarroako Auzitegi Ekonomiko Administratiboak, bai Hitzarmen Ekonomikoaren Arbitraje Batzordeak emandakoak.
- Arau argitaratu berrien gaineko azalpenezko dokumentuak eta izapidetzen ari diren proiektuetarako sarbide zuzena.
- Zergen kudeaketa-atalek kontsulta ohikoenei buruz ematen dituzten aplikazio-irizpideak eta erantzunak.
- Zergadunaren egutegia.
- Izapide ohikoenetan aurkeztu beharreko dokumentazioa eta jarraitu beharreko urratsak.
- Zerga nagusien eta bildutakoaren zenbatekoen gaineko estatistikak.
- Atal bereziak SILICE, SIANE eta abarri buruz.
-
-
- Informatika-tresnak
Zergadunek gero eta online izapide gehiago egiten dituztenez, Nafarroako Foru Ogasunaren ardura da haren bidez eskuratzen ahal diren zerbitzuak eta informazioak osoak, egiazkoak eta eguneratuak izan daitezen.
-
-
-
- Aitorpenen aurkezpena eta ordainketa telematikoak egiteko aukera ematen duten formulario elektronikoak.
- Aurkeztutako aitorpenen kontsulta.
- PFEZaren kanpainarekin lotutako zerbitzuak: dagozkion itzulketen egoera kontsultatzea, aitorpenak egiteko hitzordua aldez aurretik hartzea, PFEZaren aitorpenean ordaindu beharreko kuota kalkulatzeko simulagailua.
- Zergak ordaintzearekin lotutako zerbitzuak: bide arruntean nahiz betearazpen-bidean diren ordainketak geroratzeko eskatzea, ordainketen eta itzulketen banku-helbideratzea aldatzea, kredituen enbargo-eginbideei erantzutea, hartzekodunen konkurtsoak jakinaraztea.
- Aitorpen bat aurkeztu ondoko balizko izapideak (alegazioak, berraztertzeko errekurtsoak eta informazio-errekerimenduak aurkeztea)
- Eskabideak, frogagiriak, idazkiak eta komunikazioak aurkezteko erregistro telematikoa.
- Lurzati-zedulak eta haiekin lotutako zerga-datuak lortzea.
- PIN zenbakiaren kudeaketa (online eskatzea eta aldatzea).
- Ziurtagiriak eskuratzea.
- Egindako ziurtagiriak edo Egiaztapen Kode Seguruarekin egindako bestelako agiriak egiaztatzea.
- Zerga arloko salaketak.
-
-