3.2.2.2 Laguntza informatikoari buruzko arreta telefono bidez
Nafarroako Foru Ogasunak telefono bidezko arreta zerbitzua jartzen du zergadunen eskura, aitorpenak aurkezteko sistemen kontu informatikoetan laguntzeko. Arreta hori honako ordutegi honetan ematen da:
- Irailaren 1etik ekainaren 30era, 08:00etatik 17:30era, astelehenetik ostegunera.
- Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, baita urteko ostiral guztietan ere: 08:00etatik 15:00etara
2024an telefono bidezko 35.605 arreta egin dira; hau da, % 11,78ko jaitsiera izan da 2023. urtearen aldean.