3.2.2.1 Tributuei buruzko arreta telefono bidez
2024an 270.600 dei jaso dira; hau da, aurreko urtean baino % 6,82 gutxiago
24. grafikoa. Jasotako deien bilakaera denboran.
Eguneko batez besteko datuei dagokienez, honako koadro honek jasotzen du izandako bilakaera.
25. grafikoa. Egunero artatutako telefono-deien bilakaera denboran zehar.
Eguneko batez besteko dei kopurua 1.082 izan zen.
Telefono bidezko arreta astelehenetik ostegunera ematen da, 08:00etatik 17:30era. Uztailean eta abuztuan eta urte osoko ostiraletan arreta 15:00etan amaitzen da.
Baina zenbait dei sistema automatikoen bidez artatzen dira (egunean 24 orduz, astean 7 egunez).
2024an, automatismo bidez artatu ziren eta emaitza positiboa izan zuten kontsultak 33.332 izan ziren, 2023an baino % 46,3 gehiago.
Ondorioztatzen dugu automatismo bidez artatu ziren eta emaitza positiboa izan zuten kontsultek gora egiteak ekarri zuela agenteek dei gutxiago jasotzea.