3.2.1.1 Arreta administratiboa Iruñeko bulegoan

 

Zergadunari Laguntza Emateko Ataleko langileek 2024an 85.862 aldiz eman dute arreta, hau da, % 7,3ko jaitsiera egon da aurreko urtearekiko.

Gainera, eskabideak aurkezteari lotuta, 9.977 arreta egin ziren; beraz, aurrekoari gehituta, 95.839 izan ziren guztira, 2023an bezalaxe (96.245 arreta egin ziren iaz). 

Arreta horiek 58.085 pertsonak eskatu dituzte, guztira. Egun batean, batez beste, 235 pertsona artatu dira, % 11,9 gehiago 2023an baino.

20. grafikoa. Aurrez aurreko arreta kontu administratiboen gainean. Artatutako pertsonen bilakaera denboran zehar

Hitzordua duten eta ez dutenentzako arreta

Bulegoetan arreta jasotzeko hitzordua eska daiteke Interneten, telefonoz edo bulegoetan, modu horretan eguna eta ordua aukeratzeko. Gainera, hitzordurik izan gabe joan daiteke bulegora goizeko 08:30etik 09:30era arte.

Hori kontuan harturik, hona hemen emandako arretaren datuak: hitzordurik ez zuten 15.516 pertsona artatu ziren 08:30etik 09:30era doan tartean (63 pertsona eguneko), eta hitzordua zuten 42.569 pertsona (172 pertsona eguneko).

Arreta-mota

Izapidetutako gaietatik, honako hauek dira azpimarragarriak, ehunekotan duten garrantziarengatik:

  • Ziurtagiriak ematea / ez-betetzeak / errekerimenduak............................... % 25,2

  • Oinordetzen gaineko zerga, Ondare-eskualdaketen gaineko zerga eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergari buruzko informazioa eta autolikidazioak jasotzea....................................................................................................... % 13,9

  • Bilketaren inguruko kudeaketak (geroratzeak, premiamendu-probidentziak eta abar)............................................................................................................ % 13,3

  • Eskabideak aurkeztea* …………………………………………………....% 13,2

  • Ziurtagiri digitala, Cl@ve sistema …………………………………………………...     % 12,0

  • PFEZaren gaineko kontsulta orokorrak (proposamenak, PINak, itzulketak eta abar).............................................................................................................. % 7,0

  • Altak, bajak eta aldaketak datu-baseetan.................................................... % 6,0

  • Beste kontzeptu batzuk …………………………………………….……………..…….  % 9,4

*Eskabide askoz gehiago aurkeztu dira, eta horren arrazoia da Nafarroako Foru Ogasunean inpugnazioak aurkeztu direla Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren otsailaren 9ko 47E/2024 Ebazpenaren aurka (lan-mutualitateak)

21. grafikoa. Aurrez aurreko arreta administratiboa. Arreta jaso duten pertsonen bilakaera denboran

Kopuru horretan ez daude kontabilizatuta arreta “informazio-mostradorean” jaso duten zergadunak (mostradore horretan hezkuntza-premia bereziak dituzten bi pertsonak –prestakuntza beka jaso dutenek– informazio orokorra ematen dute, inprimakiak saltzen dituzte, eta laguntza ematen dute tiket-banagailua eta ordenagailu publikoa erabiltzeko), ezta izapideak zailtasunak dituzten pertsonei arreta emateko mahaian jaso dutenak ere.