2.3 Itzulitakoaren zenbatekoa

 

Nafarroako Foru Ogasunak 2024an itzuli duen zenbatekoa, guztira, 1.858.593,6 mila eurokoa izan da, eta horrenbestez, % 1,1 igo da 2023an itzulitako 1.839.140,7 mila euroko kopuruarekiko.

Ondoko koadroan, itzulitakoaren zenbatekoak ageri dira, zerga-figuren arabera.

13. koadroa. Zergetan itzulitakoaren zenbatekoa. Xehetasunak, zerga-figuren arabera.

  • BEZaren zuzeneko kudeaketan itzulitakoaren zenbatekoak, 1.385.185,4 mila eurorekin, garrantzi erlatiboa mantentzen du, eta guztira itzulitakoaren % 74,5 da. Iazkoa baino % 0,5 gehiago da.
  • PFEZaren kuota diferentzialen itzulketak, batez ere, 2023ko errentaren kanpainari dagozkio. 238.903,4 mila euro itzuli dira, guztizkoaren % 12,9, eta % 6,9ko beherakada izan da aurreko ekitaldian itzulitakoaren zenbatekoarekiko.
  • Sozietateen gaineko zergaren kasuan, kuota diferentziala dagokie, batez ere, 2024ko azaroa eta abendua bitartean egikaritu diren 2023. urteko kanpainako kuota negatiboei. Horrela, zerga honetan 148.239,1 mila euro itzuli dira, urtean itzulitakoaren % 8,0; horrenbestez % 16,7 igo da aurreko urtean itzulitakoarekiko. 
  • Estatuari, zeharkako zergen ziozko doikuntza fiskalen likidazioagatik, 38.358,0 mila euro ordaindu zaizkio, eta aurreko urtearen aldean % 30,1 gehiago da, batez ere alkoholen eta bitarteko produktuen doikuntza fiskalean itzulitakoaren zenbatekoa igo delako, 2023an baino % 17,4 handiagoa izanik, eta hidrokarburoen gaineko zergan eta tabako-laboreen gaineko zergan aurten egindako doikuntza fiskalengatik (iaz ez ziren egin), 3.759,2 mila euro izanik