3.2.1.2 Zerga arloko kontu teknikoei buruzko arreta Iruñeko bulegoan
Laguntza Teknikoaren eta Entitate Laguntzaileen Ataleko langileek 2024an 13.996 aldiz eman dute aurrez aurreko arreta, eta % 45,6ko igoera egon da aurreko urtearekiko.
Horien % 46,1 PFEZari eta Ondareari dagozkie (iaz % 42,2 izan zen).
Kostu bidezko ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergari eta Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergari buruzko kontsultak guztizkoaren % 38,0 izan dira, 2023an baino gutxiago (% 45,1 iaz). Horren arrazoia da asko igo direla, balio erlatiboetan, PFEZari eta Ondareari buruzko kontsultak.
BEZari buruzko kontsultak guztizkoaren % 7,1 izan ziren (datu hori interpretatzeko, kontuan hartu behar da mota horretako kontsultak enpresaburuek eta profesionalek egiten dituztela eta, 2024an, Enpresaburu eta profesionalendako bulego birtualak xurgatu zituela kontsulta gehienak).
Arreta horiek 10.000 pertsonak eskatu dituzte, guztira. Eguneko, batez beste, 39 pertsonak jaso dute arreta.
23. taula. Aurrez aurreko artatzeak, kontzeptuen arabera.
Bestalde, Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren otsailaren 9ko 47E/2024 Ebazpena dela-eta, Iruñeko bulego nagusian bi postu espezifiko jarri ziren azaroaren 15etik aurrera 2019ko errenta-aitorpenen inpugnazioak aurkezteko kontsultak aurrez aurre jasotzeko; 2.613 pertsona artatu ziren han.
Guztira, emandako arreta guztiak batuz gero, emaitza da urtean 70.698 zergadun iragan direla Ezkirotz kaleko 16. zenbakiko bulegotik; alegia, egunean, batez beste, 287 lagun.