3.5.6 Bilketaren jarduerak borondatezko aldian

 

Bilketaren jarduera bereizten ahal da borondatezko aldia den edo derrigorrezko bilketaren fasea den kontuan hartuta.

Derrigorrezko bilketaren faseari dagozkion jarduketak Memoria honen 3.4.4 Kontroleko jarduerak derrigorrezko bilketaren fasean” puntuan aurkezten dira.

Borondatezko aldiari dagozkion jarduketak, balio globaletan, itzulketen eta geroratzeen jardueran islatzen dira.

2023an egindako itzulketen kopurua 365.000 izan zen, eta % 7,35eko igoera adierazten du, 2022koaren aldean.

2023an izapidetutako tributu geroratzeen kopurua 17.847 da. Horrek esan nahi du espediente kopurua apur bat murriztu dela 2022koen aldean.

Datu horiek honako koadro hauetan jaso dira:

61. koadroa. Gauzatutako zerga itzulketen kopurua.

62. koadroa. Izapidetutako geroratzeen kopurua.

63. koadroa. Geroratzeko eskaerak.

Bilketaren kudeaketan entitate laguntzaileek emandako laguntzari dagokionez, ez da aldaketa handirik izan entitateen kopuruan.

Bilketaren kudeaketan entitate laguntzaileei dagozkien datuak “5.4 Zergadunari laguntzeko zerbitzuen entitate laguntzaileak”.