AURKEZPENA
Nafarroako Foru Ogasuna Ekonomia eta Ogasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoa da. Irailaren 13ko 352/1999 Foru Dekretuak sortu zuen eta nortasun juridiko propioa du, eta jarduteko gaitasuna, ordenamendu juridikoak esleitzen dizkion helburuak betetzeko.
Nafarroako Foru Ogasunak Nafarroako tributazio sistema behar bezala aplikatzeko funtzioa du egotzita. Nafarroako Foru Ogasunaren eginkizuna da tributuen kudeaketa eta bilketa zuzen eta eraginkorra lortzea, zerga arloko araudia orokorrean eta zehatz-mehatz bete dadin, alde batera utzi gabe zergadunaren segurtasun juridikoa, eta araudi horrek sorrarazten duen zeharkako presio fiskala gutxituz.
Ondoren aurkezten dugun “Nafarroako Foru Ogasunaren Memoria. 2023” honen helburua informazio gardentasunaren printzipioa betetzea da, eta baliagarria izatea Nafarroako Foru Ogasunaren jarduera ezagutarazteko, haren ebaluazioa eta hobekuntza errazteko.
Azken finean, Memoria honen xedea da erakunde autonomoaren antolakuntza eta jarduera zabaltzea interesa duen pertsona nahiz entitate orori: Administrazioko langileei beraiei, entitate laguntzaileei, ikertzaileei, gizarte eragileei, beste administrazioei, erakunde publikoei eta abarri.
Beraz, txostenak 2023ko jarduketa nagusiak jasotzen ditu. Jardueraren datuak, oro har, balio homogeneotan alderatzen ahal izan dira 2022ko datuekin. Beraz, datu gehienen kasuan, bi ekitaldietako informazioa aurkezten da, emaitzen behaketa ebolutiboa eta konparatua egiteko aukera emanez.
Agindutako zereginen ezaugarriengatik, zerga bilketaren zenbatekoa aukeratu dugu gure jardueraren adierazle nagusi gisa, alde batera utzi gabe zenbait jarduketa zehatzen emaitzak ebaluatzeko egokiagoak izaten ahal diren beste hainbat magnitude erabiltzeko aukera.
Beraz, egokia da azaltzea Nafarroako Zerga Ogasunaren diru-bilketa, 2023an, termino likidoetan, 5.104,57 mila eurokoa izan zela, 2022an baino % 2,5 gehiago. Zerga kontrolerako jardueraren emaitza, berriz, 2023ari dagokionez, 274.996,54 mila eurokoa izan zen, hau da, % 43,1 igo ziren 2022. urteko emaitzak.
Hona hemen datu horiek jasotzen dituen koadroa:
1. koadroa. Zerga bilketa likidoa eta Zerga kontrolerako jardueraren emaitzak