3.2.2.1 Tributuei buruzko telefono bidezko arreta
2023an 290.405 dei jaso dira, hau da, aurreko urtean baino % 1,8 gehiago.
24. grafikoa. Jasotako deien bilakaera denboran.
Eguneko batez besteko datuei dagokienez, honako koadro honek jasotzen du izandako bilakaera.
25. grafikoa. Egunean artatutako telefono deien bilakaera denboran.
Eguneko batez besteko dei kopurua 1.175,7 izan zen.
Telefono bidezko arreta astelehenetik ostegunera ematen da, 08:00etatik 17:30era. Uztailean eta abuztuan eta urte osoko ostiraletan arreta 15:00etan amaitzen da.
Baina zenbait dei sistema automatikoen bidez artatzen dira (egunean 24 orduz, astean 7 egunez).
2023an, automatismo bidez artatu ziren eta emaitza positiboa izan zuten kontsultak 22.783 izan ziren.