2.2 Bilketa integratua

 

Nafarroako Foru Ogasunak kudeatutako bilketa integratua, guztira, 6.943.706,7 mila eurokoa izan da, hau da, 2022koa baino % 3,4 handiagoa.

Ondorengo koadroan azaltzen da bilketa integratua tributu figuren arabera. 

12. koadroa. Tributu bilketa integratua. Tributu figuren araberako xehetasuna.

Bilketa integratuaren % 44,9 zuzeneko zergetatik heldu da, % 54,4 zeharkako zergetatik, eta % 0,7 tasetatik eta bestelako diru-sarreretatik. Zergen bidezko diru-sarrerak igo egin diren arren, aurten ere zeharkako zergak pisu txikiagoa dute bildutako zenbateko osoan; 2022an, zerga talde honek guztira bildutakoaren % 55,6 osatzen zuen eta 2021ean % 56,7.

  • Osagai nagusia, beste urte batez, BEZaren zuzeneko kudeaketaren bilketari dagokio,1.936.424.7 mila eurorekin, guztiaren % 27,9 egiten baitu, hau da, % 16,8 handitu da, urte arteko balioetan.
  • Horren hurrengo garrantzitsuena laneko atxikipenei dagokie, 1.762.072,0 mila eurokoak baitira, hau da, guztiaren % 25,4 eta beraz, % 10,0ko hazkundea du, zerga honen jarrera ona berretsiz.
  • Hirugarren lekuan BEZaren eta fabrikazioaren zerga berezien zeharkako ezarpenagatik egindako doikuntzak ageri dira, 1.254.903,5 mila eurorekin; guztiaren % 18,1 dira, eta % 19,3ko jaitsiera dute, aurreko urtekoaren aldean. Murrizketa hori egon da, batez ere, BEZa eta hidrokarburoak doitzeagatik.
  • Zerga berezien zuzeneko kudeaketak ekartzen dituen diru-sarrerak, guztira, bilketa integratu osoaren laugarren lekuan mantentzen dira, eta % 6,6 dira 457.989,6 mila eurorekin, hau da, 2022ko bilketan baino % 14,9 gehiago.
  • Azkenik, nabarmentzekoa da, batetik, 2023an bi zerga doikuntza berri sartu direla: berrerabili ezin diren plastikozko ontzien ziozko doikuntza eta gas fluordunen ziozko doikuntza, guztira 6.393,6 mila eurotan eta 866,7 mila eurotan, hurrenez hurren. Eta, bestetik, bi zerga berri sartu dira: finantza transakzioen gaineko zerga eta zenbait zerbitzu digitalen gaineko zerga. 2023an 3.213,9 mila euro eta 7.071,5 mila euro bildu dituzte, hurrenez hurren.