3.4.2 Tributu kontrolerako Ikuskapenak egindako jarduketak
Nafarroako Foru Ogasunaren Ikuskapen Zerbitzuko langile guztien jarduketa guztiak tributu kontroleko jardueraren eremu orokor eta integratuaren baitan egiten dira. Zerbitzuan 40 langile aritu ziren 2023an, abenduaren 31n: 29 teknikari, 7 kudeatzaile, 2 zerga agente eta 2 administrari; Nafarroako Foru Ogasuneko langile guztien % 12,5 dira.
Memoria honen “3.4.1 apartatuan, “Tributu kontroleko jarduketen emaitzak” datuen kuantifikazio eta aurkezpenari buruz egindako gogoeta kontuan hartuta, Ikuskapen arloari dagokionez, tributu kontroleko jardueraren emaitzetan jasotako jarduketen xehetasuna honako hau da:
Tributu kontroleko jardueraren zuzeneko emaitzak Ikuskapenaren arloan:
- Aktak: Adostasunean nahiz ezadostasunean sinatutako aktei dagozkien kuota izapidetuak eta interesak.
- Zehapen espedienteak: Adostasunean nahiz ezadostasunean sinatutako zehapenak.
- Erantzukizun zibila delituagatik: Aurkeztutako kereila eta salaketen ondoriozko kuota izapidetuak eta interesak.
- Zerga kredituen ezabapena: Zerga kredituak gutxitzearen eragina kuotan, esaterako oinarri negatiboak edo kenkariak, eragina ondorengo ekitaldietan dutenak.
Tributu kontroleko jardueraren eragindako emaitzak Ikuskapenaren arloan:
- Ikuskapen jarduketek eragindako emaitzak: Ikuskapen Zerbitzuak egindako jarduketen ondorioz zergapekoek beren borondatez aitortutako zenbatekoak (kuotak, interesak eta errekarguak).
2023an, zuzeneko emaitzen eta emaitza induzituen baturak 78.406,6 mila euro eman zituen, alegia, portzentajean + % 136,9ko igoera izan da, 2022ko jarduketen baturarekin alderatuta. Igoera nabarmen hori esangura bereziko delitu baten ondoriozkoa da, batez ere.
Bestelako ikuskapen jarduketa batzuk. Egoitza fiskala eta Zifra Erlatiboa:
- Egoitza aldaketa: egoitza aldaketako espedienteak, ekitaldi honetan behin betiko amaituak, beste Tributu Administrazioaren eskabidea partez edo osorik ezetsita, edo NFOk igorritako eskabidea baietsita.
- Akta bakarrak: beste Tributu Administrazio batek irekitako Akta bakarretatik Nafarroari dagokion zifra erlatiboa.
- Zifra erlatiboa egiaztatzeko eskabideak: zifra erlatiboa egiaztatzeko espedienteak, behin betiko amaituak beste Tributu Administrazioaren eskabidea partez edo osorik ezetsita, edo NFOk igorritako egiaztapen eskabidea baietsita.
- Zifra erlatiboaren beste hainbat zuzenketa: Zifra erlatiboaren gainean egindako zuzenketak, egiaztapen formala egiteko eskabiderik tartean izan gabe.
- Okerreko sarrerak itzultzeko eskaerak: Okerreko sarrera itzultzeko eskabide espedienteak, behin betiko amaituak beste Tributu Administrazioaren eskabidea partez edo osorik ezetsita, edo NFOk igorritako itzulketa eskaera baietsita.
Ikuskapenaren arloan, 2023an, tributu kontrolerako jarduera guztien emaitza (zuzeneko emaitzak, eragindakoak eta beste ikuskapen jarduketa batzuk) 101.581,8 mila eurokoa izan zen, alegia, 2022ko jarduerarekiko 5.909,6 mila euroko jaitsiera absolutua izan da, -% 5,5eko ehuneko aldaketarekin.
Emaitza horren zenbateko zehaztuak jasotzen dira, jarduera nagusien kasuan, ondoren azaltzen diren koadroetan.
Beste alde batetik, egokia da hemen azaltzea 2023an Ikuskapen Zerbitzuko langileek egindako beste hainbat jarduera, Tributu kontroleko jardueraren emaitzetan jasotzen ez badira ere.
Nortasun Fiskaleko Zenbakien esleipenaren kontrola |
213 jarduketa |
IFZak baliogabetzea |
48 jarduketa |
Bilketari laguntzeko jarduketak |
62 jarduketa |
Jarduera estentsiboak |
25 jarduketa |
Finantza entitateei igorritako errekerimenduak |
429 jarduketa |
Hirugarren zergapekoei igorritako errekerimenduak |
364 jarduketa |
Auditoria informatikoko jarduketak |
8 jarduketa |
Laguntza judizialeko peritu txostenak |
4 jarduketa |
Gainera, Ikuskapen Zerbitzuko teknikari bat Osasuna Kirol Taldearen Kontrolerako Batzordeko kidea da, Foru Komunitatearen Administrazioaren ordezkari gisa, klubaren kaudimena egiaztatzeko eta, orobat, Klubak Nafarroako Foru Komunitatearekin duen zorraren berregituraketa onartzen duen abenduaren 2ko 26/2014 Foru Legean araututako betebeharrak betetzen direla zaintzeko.
Azkenik, ondoren azaltzen diren koadroetan, aurkeztutako salaketen analisi bat jaso da.
36. grafikoa. Aurkeztutako salaketak aurkezteko kanalaren arabera eta izapidetze egoeraren arabera.
37. grafikoa. Izapidetutako salaketak izapidetze motaren arabera.