3.5.5 Ondare tributuak

 

Apartatu honek biltzen ditu oinordetza eta dohaintzen gaineko zergaren eta ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren kudeaketarekin eta bilketarekin lotutako jarduketak.

Arlo honen jardueraren zati bat Memoria honen “3.4.3 Tributu kontrolean kudeaketaren arloak egindako jarduketak”. puntuan jaso da.

Beraz, puntu horretan jaso ez diren gainerako jardueren artean, aipagarria da oinordetza eta dohaintzen gaineko zergan eta ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergan kudeatutako aitorpenen kopuru ugaria.

Jarduketa horren datuak honako koadro hauetan jaso dira:

59. grafikoa. Oinordetza eta dohaintzen gaineko zergaren likidazio kopuruaren bilakaera. “Telematika-paperaren” arabera”.

60. grafikoa. Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren aitorpen aurkeztuen kopuruaren bilakaera.