3.2.2.2 Euskarri informatikoei buruzko telefono bidezko arreta

Nafarroako Foru Ogasunak telefono bidezko arreta zerbitzua jartzen du zergadunen eskura, aitorpenak aurkezteko sistema desberdinen euskarri informatikoei buruzko kontsultak argitzeko. Arreta hori honako ordutegi honetan ematen da:

  • Irailaren 1etik ekainaren 30era, 08:00etatik 17:30era, astelehenetik ostegunera.
  • Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, baita urteko ostiral guztietan ere: 08:00 - 15:00

2023an telefono bidezko 40.363 arreta egin dira, hau da, % 4,9ko igoera izan da 2022. urtearen aldean.