3.6 Arauen garapena eta aholkularitza juridikoa

 

Arlo honetako jarduketak, Nafarroako Foru Ogasunak esleituak dituen eginkizunen arabera, hainbat jarduketa arlotan gauzatzen dira:

  • Arau garapena: horren barruan sartzen da zerga araudiko proiektuak egin eta izapidetzea (foru legeak, tributu harmonizaziorako legegintzako foru dekretuak, legegintzako foru dekretuak, foru dekretuak eta foru aginduak). Halaber, argitaratutako zerga araudia eguneratzeko eta hedatzeko lanak ere egiten dira.
  • Aholkularitza juridikoa: epaiak eta ebazpenak aztertu eta inguruko zerga araudia aztertzeko lanak ere barne hartzen ditu. Era berean, kontsultak ebazten eta irizpideak prestatzen laguntzen da.
  • Nafarroako Zerga Heziketaren Plana.
  • Nafarroako Foru Ogasunaren prestakuntza plana.

Ondoren, urte honetan egindako jarduketa nagusiei dagokien informazioa aurkezten da.

3.6.1   Arau garapenarekin lotutako jarduketak.

3.6.2   Aholkularitza juridikoarekin lotutako jarduketak.

3.6.3   Nafarroako Zerga Heziketaren Planarekin lotutako jarduketak.

3.6.4   Nafarroako Foru Ogasunaren Prestakuntza Planarekin lotutako jarduketak.