2.4.3 Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren ondoriozko diru-sarreren bilakaera
PFEZen ziozko diru -arrerak guztira 2.075.114,0 mila eurora igo dira: PFEZen kudeaketa zuzenaren ondoriozko bilketa 1.928.538,2 mila eurora igo da, eta, aldiz, lan eta kapital etekinen ondoriozko doikuntzaren zenbatekoa, Nafarroaren eta Estatuaren Hitzarmen Ekonomikoaren Legea aldatu ondoren 2022an sartua, 146.575,8 mila eurora igo da. Zenbateko horiek, oro har, % 2,7 baxuagoak dira aurreko urtean baino (orduan 2.132.810,2 mila euro izan ziren). Kudeaketa zuzenaren ondoriozko bilketan soilik jartzen badugu arreta, % 5,4ko igoera egon da. Beraz, zenbateko orokorra jaitsi egin da, atxikipenen doikuntza murriztu egin delako. % 51,6ko murrizketa hori gertatu da, hain zuzen ere, 2022an 2021eko eta 2022ko erregularizazioen ondoriozko zenbatekoak sartu zirelako eta, aldiz, 2023an soilik urte horretakoak.
- Laneko atxikipenak dira figura nagusia, bilketa likido osoari dagokionez, likido guztiaren % 34,4 baitira, 1.754.703,0 mila euroko zenbatekoarekin. Urteko balioetan % 9,9ko hazkundea dute, alegia, 157.452,6 mila euro gehiago, 2022an baino. Bestalde, enpresaburuen eta profesionalen zatikapenek % 14,9ko beherakada izan dute urtetik urtera, eta aurreko ekitaldian baino 9.545,9 mila euro gehiago bildu dituzte.
- Kapitalaren errenten gaineko atxikipenek % 8,5eko hazkundea erakusten dute, aurreko urtean baino 8.053,7 mila euro gehiago bilduta.
- PFEZen kuota diferentzialak, 2022ko errenta kanpainaren adierazgarri, bere diru-sarrera likidoak murriztu ditu, 86.866,1 mila eurotik 11.509,4 mila eurora, Nafarroako Gobernuak 2022an onartutako zerga neurri aringarrien ondorioz.