3.7 Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko neurriak

 

Errusiak Ukraina inbadituta, ondorio kaltegarriak egon dira maila guztietan. Ondorioz, neurriak hartu behar izan dira nazio mailan, ondorio ekonomiko eta sozialak arintzeko. Gatazka armatua denboran luzatzearen ondorioz, 2023an ondorioak arintzeko neurriak hartzen jarraitu behar izan da. Foru Komunitateko Administrazioak kudeatutako neurrien artean, Nafarroako Foru Ogasunak honako hauek izapidetu eta ebatzi ditu:

  • Hobaria erregaien prezioan.
  • 200 euroko laguntza diru-sarrera eta ondare gutxiko pertsona fisikoentzat.

Nafarroako Foru Ogasunak garatutako ohiko eginkizunez harago doazen laguntza hauek izapidetuta, lan karga handiagoa egon da bai espedienteak egiaztatu eta ebazteko orduan, bai beharrezko garapen informatikoetan eta artatutako kontsultetan.

Ondoren, 2023an egindako jarduketa nagusiei dagokien informazioa aurkezten da.

Hobaria erregaien prezioan

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren apirilaren 6ko 46/2022 Foru Arauak (71/2022 Foru Aginduaren bidez aldatua), zenbait produktu energetikoren azken prezioaren aparteko eta aldi baterako hobaria kudeatu eta itzultzeko prozedura arautzen du.

2023an, Nafarroako Foru Ogasunak hobarien itzulketa izapidetu eta ebatzi du, bai eta konturako aurrerakinak eman ere, produktu energetiko eta gehigarri batzuen publikoarentzako salmenta-preziorako aparteko eta aldi baterako hobaria kudeatzen laguntzen dutenei. Hobari hori araututa dago Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko plan nazionalaren esparruan presako neurriak hartzeko martxoaren 29ko 6/2022 Errege Lege-dekretuaren I. tituluko VI. kapituluan.

2023an itzulitako zenbatekoa, guztira, 7.707.337,20 euro izan da.

Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuan 117 kontsulta jaso dira, “Bidali zure kontsulta” formularioaren bidez.

Laguntza diru-sarrera eta ondare gutxiko pertsona fisikoentzat

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilarian uztailaren 20ko 80/2022 Foru Aginduak (84/2022 Foru Aginduaren bidez aldatuak) diru-sarrera eta ondasun gutxi dituzten pertsona fisikoentzako laguntza kudeatzeko eta ordaintzeko prozedura arautzen du.

Laguntza hori (200 euro ordainketa bakarrean), pertsona fisikoei zuzenduta (izan soldatapekoak, autonomoak edo langabeak), beste prestazio sozial batzuek estaltzen ez dituzten kasuetan, Nafarroako Foru Ogasunak izapidetu eta kudeatu du, Foru Komunitatean erroldatutako onuradunentzat.

2023an itzulitako zenbatekoa, guztira, 3.349.600 euro izan da.

Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuan 9.508 kontsulta artatu dira, guztira. Horietatik:

  • Aurrez aurreko 1.686 arreta.
  • Telefono bidezko 3.773 arreta.
  • 4.049 kontsulta, “Bidali zure kontsulta” formularioaren bidez.

Aipatu berri ditugun neurriez gain, 2023an zehar beste bi laguntza izapidetu dira, gasolioan egon den prezio igoeraren ondorioz.

  • Gasolio profesionalaren hobaria.
  • Nekazaritzako gasolioaren hobaria.

Jarraian, abenduaren 27ko 22/2022 Errege Lege-dekretuaren bidez sartutako bi hobari hauen ezaugarri nagusiak zehazten dira (Errege Lege-dekretu hori Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko eta La Palma uhartearen berreraikuntzari laguntzeko eta beste zaurgarritasun egoera batzuetarako neurriei buruzkoa da).

Gasolio profesionalaren hobaria

Neurri honen hartzaileak Zerga Berezien Legean ezarritako ibilgailu espezifikoen titularrak izan dira, hidrokarburoen gaineko zergaren itzulketa partzialerako eskubidea zutenak.

Litro bakoitzeko 20 zentimoko hobaria eman da urtarriletik martxora, litro bakoitzeko 10 zentimokoa martxotik irailera, eta litro bakoitzeko 5 zentimokoa urte amaiera bitartean. Neurria ez da luzatu, eta, beraz, 2023ko abendutik ez da hobaririk aplikatu. Aurten, ordaindutako hobaria guztira 12.473.697,38 eurokoa izan da.

Nekazaritzako gasolioaren hobaria

Gasolioa erregai moduan erabiltzen duten pertsona fisiko edo juridikoei edo nortasun juridikorik gabeko erakundeei zuzendutako hobari honek 1.000 litroko 78,71 euroko zerga izan du tasa orokorrean eta 1.000 litroko 18,0 eurokoa nekazaritzako tasa berezian, betiere hidrokarburoen gaineko zergaren kuotak itzultzeko eskubidea edukiz gero.

Laguntza honen zenbatekoa 2022an erositako gasolio litroko 20 zentimora igo da, baldin eta soilik nekazaritzarako erabili bada eta horren zioz onuradunak hidrokarburoen gaineko zergaren kuoten itzulketa eskuratu badu. Neurri hori luzatu egin da 2023rako, 5/2023 Errege Lege-dekretuaren bidez. Laguntza 2024ko apirilaren 1etik aurrera eskatzen ahalko da. 2023an, ordaindutako hobaria guztira 3.654.201,99 eurokoa izan da.