3.6.2 Aholkularitza juridikoarekin lotutako jarduketak
Aholkularitza juridikoaren arloko jarduerak era askotako jarduketak biltzen ditu, kontuan hartuta laguntza, aholkularitza eta lankidetza ematen zaiela era askotako hartzaileei.
Arlo honetako 2023ko jarduketa nagusiak hauek izan dira:
- Tributuen inguruko aholkularitza juridikoa Nafarroako Foru Ogasunaren unitateei. Kontsulten banaketa, kontsulta egin duen zerbitzuaren arabera:
Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzua |
%11,4 |
Diru-bilketa Zerbitzua |
%10,0 |
Ikuskaritza Zerbitzua |
%5,7 |
PFEZaren eta Ondarearen gaineko zergaren Kudeaketa Zerbitzua |
%15,7 |
Laguntza Zerbitzua |
%27,1 |
Zerga Kudeaketa Zerbitzua |
%22,9 |
Lur-ondasunen Zerbitzua |
%5,7 |
Beste departamentu batzuk edo NFOtik kanpoko unitateak |
%1,4 |
- Zerga arloko aholkularitza juridikoa eta Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuekin arauak garatzeko lankidetza (Kultura, Industria, Etxebizitza, Lurralde Kohesioa, Eskubide Sozialak, Landa Garapena eta Ingurumena, Lehendakaritza).
- Hitzarmen Ekonomikoaren aplikazioaren jarraipena eta azterketa.
- Europar Batasunaren araudiaren eta jurisprudentziaren jarraipena eta azterketa.
- Ohiko jurisprudentziaren jarraipena eta azterketa (NJAN, AG...).
- Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren ebazpenen jarraipena eta azterketa.
- EJZaren eta Lurraren gaineko Kontribuzioaren salbuespena Fundazioei eman izanagatik Udalei egin beharreko ordainketa egiteko ebazpenak, txostenak, lekualdatzeak eta igorpenak.
- Irabazi-asmorik gabeko erakundeekin lotutako jarduerak:
- Fundazioen erregistroan inskribatu aurreko dokumentazioaren azterketa.
- 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onartutako Fundazioen Zerga Araubide Bereziaren xedapenen testu bateginean ezarritako zerga araubide berezia aplikatzea erabakitzen duten entitateak
- Fundazioen aldaketen jarraipena.
- Udalen konpentsazioa entitate horiei emandako salbuespengatik