2.4.7 Gainerako zergen ondoriozko diru-sarreren bilakaera

 

Gainerako zergen bilketa likidoaren bilakaerari dagokionez, azpimarragarriak dira honako gorabehera hauek:

  • Ondarearen gaineko zergak 34.689,2 mila euro garbi erregistratu ditu, hau da, aurreko urteko zenbatekoaren antzera, % 0,5eko murrizketarekin.
  • Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergak igoera handia izan du, 1.522,0 mila euroko bilketa negatibotik 13.538,9 mila euroko bilketa positibora igaro baita 2023an. 2022an, itzulketa ugari egin ziren. Ondorioz, bilketa negatiboa izan zen. Aurten, % 66,7 gutxiago izan dira egindako itzulketak. Hala ere, nabarmentzekoa da aurreko urtearen aldean bilketa guztia igo egin dela (% 93,7ko igoera).
  • Oinordetzaren eta dohaintzen gaineko zergaren bilketan, berriz, % 13,8ko beherakada izan da, 59.364,2 mila eurora iritsita.
  • Azalera handien gaineko zergak 2022ko zenbatekoen antzekoak izan ditu 2023an, hau da, 2.202,6 mila euro 2023an eta 2.317,0 mila euro aurrekoan.
  • Energia elektrikoaren ekoizpen balioaren gaineko zergak 1.103,7 mila euro bildu ditu, hau da, aurreko urtean baino gehiago. Hala ere, kontuan hartu behar da 2021ean zerga honen sortzapena eten egin zela, irailaren 22ko 5/2021 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez. Neurri hori luzatu egin da bai 2022an bai 2023an. Horregatik dira zenbatekoak urriak.
  • Ondare eskualdaketen gaineko zergak % 12,6ko murrizketa izan du 2023an, zehazki, 58.609,7 mila eurokoa.
  • Aseguru primen gaineko zergak % 14,7ko hazkundea izan du, 33.759,2 mila euro likido izateraino, zerga tasa % 6tik % 8ra igo delako.
  • Hondakinen gaineko zerga % 15,3 igo da, 2023an 5.848,9 mila euro garbiko diru-sarrerak izanik.
  • Finantza transakzioen gaineko zergaren abenduaren 28ko 37/2022 Foru Legearen eta Zenbait zerbitzu digitalen gaineko zergaren abenduaren 28ko 38/2022 Foru Legearen bidez bi zerga berri jarri dira indarrean 2023an, aurten lehen aldiz diru-sarrerak sortuz. Hala, 3.213,9 mila euro sartu dira lehenagatik eta 7.071,5 mila euro bigarrenagatik.
  • Zerga zehapenek, berandutza interesek eta premiamendu errekarguek aurreko urtean baino gutxiago bildu dute: 16.492,8 mila euro; 2022an, berriz, 18.036,0 mila euro izan ziren.