3.2.1.1 Arreta administratiboa Iruñeko bulegoan
Zergadunari Laguntzeko Ataleko langileek 2023an 92.590 aldiz eman dute arreta, hau da, % 3,5eko igoera egon da aurreko urtearekiko.
Bulegoetan aurretiazko hitzordu bidez ematen da arreta, eta hitzordua Internet bidez edo telefonoz eskatzen ahal da; eguna eta ordua zehazteko aukera ematen da. Nabarmentzekoa da 2023ko azaroaren 2tik aurrera hitzordurik gabe bertaratzeko aukera ezarri zela, goizez, 08:30etik 09:30era bitartean.
Izapidetutako gaietatik, ondoko hauek dira azpimarragarriak, ehunekotan duten garrantziarengatik:
- Ziurtagiriak ematea / ez betetzeak / errekerimenduak................... 29,3%
- Oinordetzen autolikidazioei eta Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko informazioa eta horiek jasotzea...... 15,3%
- Bilketaren inguruko kudeaketak (geroratzea, premiamendu probidentziak eta abar)..... 14,0%
- Ziurtagiri digitala, Cl@ve sistema…………………………………………………... 14,0%
- PFEZ Kontsulta orokorrak (proposamenak, PINak, itzulketak eta abar)............... 7,4%
- Altak, bajak, Datu baseen aldaketak................................................ 7,3%
- Beste kontzeptu batzuk …………………………………………….…………………. 12,8%
20. grafikoa. Arreta administratiboaren moten grafikoa
Arreta horiek 47.325 pertsonak eskatu dituzte, guztira. Eguneko batez besteko arreta 193 pertsonakoa izan da.
Kopuru horretan ez daude kontabilizatuta arreta “arreta lasterreko mostradorean” jaso duten zergadunak (mostradore hori gaituta dago informazio orokorra emateko eta inprimakien salmenta eta instantzia jasotzea egiteko); egindako neurketen arabera, arreta hor jaso duten zergadunak, guztira, 4.568 izan dira, hau da, egunero, batez beste, 19.
21. grafikoa. Aurrez aurreko arreta administratiboa. Arreta jaso duten pertsonen bilakaera denboran