3.2.1.2 Tributuei buruzko arreta teknikoa Iruñeko bulegoan 

 

Arreta Teknikoaren eta Entitate Laguntzaileen Ataleko langileek 2023an 9.611 aldiz eman dute aurrez aurreko arreta (aurretiazko hitzorduarekin erreserbatuta), hau da, % 52,5eko igoera egon da aurreko urtearekiko.

Horien % 42,2 PFEZari eta Ondareari dagozkie. 

Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari eta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko kontsulten pisu espezifikoak igotzen jarraitzen du; guztizkoaren % 45,1 dira, 2022an baino gehiago (% 41,1).

BEZari buruzko kontsultak guztizkoaren % 8,2 izan ziren (datu hori interpretatzeko, kontuan hartu behar da mota horretako kontsultak enpresaburuek eta profesionalek egiten dituztela eta, 2023an, Enpresaburu eta profesionalendako bulego birtualak xurgatu zituela kontsulta gehienak).

Arreta horiek 8.212 pertsonak eskatu dituzte, guztira. Eguneko batez besteko arreta 33 pertsonakoa izan da.

22. grafikoa. Zerga arloko aurrez aurreko arreta teknikoa. Arreta jaso duten pertsonen bilakaera denboran.

23. koadroa. Aurrez aurreko arretak, kontzeptuka.

Guztira, emandako arreta guztiak batuz gero, emaitza da urtean 51.980 zergadun iragan direla Ezkirotz kaleko 16. zenbakiko bulegotik, alegia, egunean, batez beste, 211 lagun.