1.4. Egitura organikoa
Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendaritza organoak hauek dira:
- Gobernu Kontseilua.
- Kudeaketako Zuzendaritza.
- Zuzendaritza Batzordea.
Gobernu Kontseilua honako hauek osatzen dute:
- Presidentea: Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularra
- Kontseiluko kideak:
- Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea.
- Aurrekontuen eta Ondarearen zuzendari nagusia.
- Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia.
- Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusia.
Gobernu Kontseiluak hainbat eginkizun ditu NFOaren aurrekontuak gainbegiratzeari eta jarduketa plan nagusiei dagokienez. Kudeaketa arloaren eginkizunak, berriz, zuzendaritza, derrigorrezko bilketaren kudeaketa, entitatearen ordezkaritza, kontratuak sinatzea, langileen zuzendaritza eta erakundearen eguneroko jarduerarekin lotutako beste hainbat dira.
2023an, Kudeaketa arloaren organigrama haren mendeko zuzenak diren 9 zerbitzuk osatzen dute. Zerbitzu horiek ere atal desberdinetan egituratuta daude, ondoko grafikoan deskribatzen den moduan.
NFOko zerbitzuak dira:
- Zerga Kudeaketa Zerbitzua
- Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua
- Tributu Ikuskapenerako Zerbitzua
- Diru-bilketa Zerbitzua
- Hitzarmen Ekonomikoaren, Analisi Fiskalen eta Administrazioaren Zerbitzua
- Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzua
- Zergadunei Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzua
- Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzua
- Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzua
2023. urtean, Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoko estatutu berriak onartu ziren, zerbitzuen egiturari eutsiz, atalen baten izenda aldatuz, horietako bat ezabatuz eta atal berriren bat sortuz:
- Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuan Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Koordinatzeko Atala sortu da.
- Diru-bilketa Zerbitzuan Araubide Juridikoaren Atala sortu da.
- Hitzarmen Ekonomikoaren, Analisi Fiskalen eta Administrazioaren Zerbitzuan Diru-bilketa arloko Azterlanen Atala ezabatu da.
- Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuan Bilakaera Teknologikoaren Atala sortu da.