3.2.3.1 Tributuei buruzko kontsulten posta bidezko arreta

 

Idatzizko kontsultei erantzuteko zerbitzua egunean 24 orduz dago erabilgarri, astean 7 egunez, eta ez da inoiz eten.

2023. urtean 36.577 mezu elektroniko jaso ziren guztira; horietatik, 21.630 formulario orokorraren bidez sartu ziren, 3.521 soilik Errenta Kanpainan eskuragarri dagoen formulario espezifikoaren bidez, eta 11.426 entitate laguntzaileen postaren bidez. Hau da, guztira % 12,2ko igoera egon da 2022aren aldean.

Nabarmentzekoa da bitarteko hau geroz eta gehiago erabiltzen dela, eta, hala, zergadunek planteatzen dizkiguten gaien jarraipen hobea egiteko aukera dugula.

Adierazgarria da, era berean, bitarteko hau dela oraindik ere gehien erabiltzen dena, pandemia aurreko urteen oso gainetik.

Hurrengo koadro hauetan era grafikoan ikusten ahal da bide horretatik egiten diren arreta eskaeren joera.
 

26. grafikoa. Posta elektronikoaren bidezko arretaren bilakaeraren grafikoa.