3.6.1 Arau garapenarekin lotutako jarduketak

 

Tributu arautegia prestatzea eta izapidetzea

2023an argitaratu diren 48 proiektu arauemaile egiten eta izapidetzen parte hartu da:

3 foru lege,

Tributu harmonizaziorako 3 legegintzako foru dekretu,

Legegintzako foru dekretu 1,

2 foru dekretu, eta

39 foru agindu.

Ondoko eranskinean aurkezten da 2023an izapidetu eta argitaratu diren tributuei buruzko foru arauen zerrenda.

Arauen eranskina: Nafarroako zerga araudia. NAOn argitaratutako foru lege, tributu harmonizazioari buruzko legegintzako foru dekretu, legegintzako foru dekretu, foru dekretu eta foru aginduen zerrenda.

Tributu gaietarako interesa duten araudi, epai, kontsulta eta argitalpenen zabalkundea.

Hona hemen araudiak ezagutarazteko eginkizunarekin lotutako jarduketa nagusiak:

  • Urtean zehar aldatutako arau testuen bertsio finkatuak argitaratu dira webean, era guztietako zerga arauetako aldakuntzetako bakoitzerako indarraldi daten arabera.
  • Zerga arauen bertsioen arteko alderaketak.
  • Indarreko zerga arauen liburuen prestakuntza (editatu eta argitaratzeko) eta zerga arau osoena (barnerako).
  • Argitalpen digitalak (bai NFOren web atarian, bai NFOko langileen barne ezagutzarako atarian): NFOri planteatutako kontsulta interesgarrienak, Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren ebazpenak eta haiei buruz Administrazioarekiko Auzien Epaitegiek eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak emandako epaiak, eta orobat, Hitzarmen Ekonomikoaren Arbitraje Batzordearen ebazpenak.
  • NFOko langileen barne ezagutzarako atarian modu digitalean argitaratzea hamabost egunetik behin argitaratzen den Fiskalitate Aldizkaria, tributuei buruzko liburu eta aldizkari interesgarriekin, eta argitaratzea, orobat, kudeaketa arloko atalek erantzundako kontsultak.
  • Prozeduren katalogoa, herritarrei zuzendutako tributu prozedurei dagokien informazioa kargatzea.
  • Zerga arloko berrikuntzen jardunaldia prestatzea NFOko langileentzat.