ZERBITZUAN IZAPIDETUTAKO ZERGA XEDAPENAK, 2023AN ARGITARATUAK

FORU LEGEAK

  • 22/2023 Foru Legea, abenduaren 26koa, zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzkoa (NAO, 269. zk., 23-12-29)

  • 17/2023 Foru Legea, urriaren 26koa, zeinaren bidez aldatzen baita Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra, Kontseiluaren 2021eko martxoaren 22ko 2021/514 (EB) Zuzentarauaren transposizioa egiteko. Zuzentarau horren bidez, aldatu egin zen 2011/16/EB Zuzentaraua, fiskalitatearen arloko lankidetza administratiboari buruzkoa (NAO, 231. zk., 23-11-07)

  • 14/2023 Foru Legea, apirilaren 5ekoa, Berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga bereziari buruzkoa (NAO, 83. zk., 23-04-24)

TRIBUTU HARMONIZAZIORAKO LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUAK

  • 4/2023 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 5ekoa, tributu harmonizazioari buruzkoa, zeinaren bidez luzatzen baita zenbait elikagairen gaineko balio erantsiaren gaineko zergaren zerga-tasen murrizketa (NAO, 153. zk., 23-07-04) 

  • 3/2023 Legegintzako Foru Dekretua, ekainaren 21ekoa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea eta Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legea aldatzen dituena (NAO, 148. zk., 23-07-17)

  • 1/2023 Legegintzako Foru Dekretua, urtarrilaren 25ekoa, tributu harmonizazioari buruzkoa. Legegintzako foru dekretu horren bidez aldatzen dira Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea, Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legea eta Finantza-transakzioen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/2022 Foru Legea, eta luzatzen dira balio erantsiaren gaineko zergari eta energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergari dagozkion zenbait neurri (NAO, 26. zk., 23-02-07).
     

LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUAK 

  • 2/2023 Legegintzako Foru Dekretua, maiatzaren 24koa, zeinaren bidez onesten baita fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bategina (NAO, 124. zk., 23-06-13)

FORU DEKRETUAK

  • 244/2023 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituena (NAO, 244. zk., 23-11-23)
  • 234/2023 Foru Dekretua, urriaren 31koa, honako arau hauek aldatzen dituena: Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Erregelamendua, maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsia; Sozietateen gaineko zergaren Erregelamendua, abenduaren 20ko 114/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsia; Balio erantsiaren gaineko zergaren Erregelamendua, martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsia; 8/2010 Foru Dekretua, otsailaren 22koa, identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituena; 50/2006 Foru Dekretua, uztailaren 17koa, baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duena Nafarroako Foru Ogasunaren esparruan, eta 177/2001 Foru Dekretua, uztailaren 2koa, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketa Erregelamendua onesten duena (NAO, 243. zk., 23-11-23).

 

FORU AGINDUAK

  • 79/2023 Foru Agindua, azaroaren 21ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren autolikidazioko 600 eta 605 ereduak onesten dituena, kostu bidezko ondare-eskualdaketen eta sozietate-eragiketen eta egintza juridiko dokumentatuen modalitateetakoak (NAO, 261. zk., 23-12-19)
  • 78/2023 Foru Agindua, azaroaren 16koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baitira 592 eredua, "Berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga berezia. Autolikidazioa" izenekoa, eta A22 eredua, "Berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga berezia. Itzultzeko eskaera" izenekoa, eta arautzen baitira lurralde erregistroko inskripzioa, kontabilitate-lana eta izakinen erregistro liburuaren aurkezpena (NAO, 261. zk., 23-12-19)
  • 77/2023 Foru Agindua, azaroaren 16koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez garapen-arauak onesten baitira bidalketa bermatuen mugimenduei dagokienez, 504, 505 eta 507 ereduak onesten baitira (504 “Baimen-eskabidea, fabrikazio-zerga berezien xede diren produktuak Europar Batasuneko gainerako herrialdeetara bidaltzeko edo haietatik jasotzeko”, 505 “Baimena, fabrikazio-zerga berezien xede diren produktuak Europar Batasuneko gainerako herrialdeetara bidaltzeko edo haietatik jasotzeko” eta 507 “Itzultzeko eskabidea bidalketa bermatuen sisteman”), eta ohiko igorle eta hartzaile egiaztatuen lurralde-erregistroko izen-ematea arautzen baita (NAO, 261. zk., 23-12-19)
  • 76/2023 Foru Agindua, azaroaren 15ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren urtarrilaren 18ko 8/2013 Foru Agindua, “Jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren aitorpen informatiboa” izeneko 182 eredu berria onetsi zuena (NAO, 261. zk., 23-12-19)
  • 75/2023 Foru Agindua, azaroaren 14koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren azaroaren 25eko 81/2015 Foru Agindua. Haren bidez 184 eredua onetsi zen, “Errentak eratxikitzeko araubideko entitateek aurkeztu beharreko urteko aitorpen informatiboa” izenekoa (NAO, 261. zk., 23-12-19)
  • 74/2023 Foru Agindua, azaroaren 14koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren ekainaren 18ko 231/2013 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren 210 eta 211 ereduak onetsi eta horiek aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura ezarri ziren. Eredu horiek erabili behar dira establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak aitortzeko eta establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrengandik ondasun higiezinak eskuratzeagatik ezarritako atxikipena aitortzeko (NAO, 261. zk., 23-12-19)
  • 73/2023 Foru Agindua, azaroaren 6koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez epeak eta datak finkatzen baitira, 2024rako, Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketan aritzen diren entitate laguntzaileek funtsak sartzeko eta dokumentuak aurkeztu edo telematika bidez igortzeko (NAO, 236. zk., 23-11-14)
  • 70/2023 Foru Agindua, urriaren 27koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 730 ordainketa-gutunaren eredua, erantzukizuna deribatzeko prozeduretan zehaztutako zorrak ordaintzeko (NAO, 229. zk., 23-11-03)
  • 55/2023 Foru Agindua, irailaren 6koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, aldatzen duena uztailaren 5eko 47/2023 Foru Agindua. Azken horrek finantza transakzioen gaineko zergaren autolikidazioen aurkezpena eta diru-sarrera egiteko prozedura garatzen du, eta “Finantza transakzioen gaineko zerga. Autolikidazioa” 604 eredua onetsi (NAO, 193. zk., 23-09-14)
  • 47/2023 Foru Agindua, uztailaren 5ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, finantza transakzioen gaineko zergaren autolikidazioen aurkezpena eta diru-sarrera egiteko prozedura garatzen duena eta "Finantza transakzioen gaineko zerga. Autolikidazioa” 604 eredua onesten duena (NAO, 155. zk., 23-07-27)
  • 46/2023 Foru Agindua, uztailaren 5ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, batetik, arautzen duena nekazaritzako ekoizleek kontsumitzen duten gasolioaren prezioa ordaintzen laguntzeko asmoz ekainaren 28ko 5/2023 Errege Lege-dekretuaren bidez ezarritako aldi baterako laguntza berezia kudeatu eta ordaintzeko prozedura, eta bestetik, aldatzen duena apirilaren 6ko 46/2022 Foru Agindua, zeinaren bidez arautu baitzen zenbait produktu energetikoren azken prezioaren aparteko eta aldi baterako hobaria kudeatu eta itzultzeko prozedura (NAO, 155. zk., 23-07-27)
  • Akats zuzenketa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren ekainaren 14ko 29/2023 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, atzerrian dagoen diru birtualari buruz informatzeko betebeharra garatu zen, eta 721 eredua ("Atzerrian dagoen diru birtualaren gaineko aitorpen informatiboa") onetsi (NAO, 155. zk., 23-07-27)

  • 30/2023 Foru Agindua, ekainaren 14koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez diru birtualaren saldoei eta diru birtualarekin egindako eragiketei buruz informatzeko betebeharrak garatzen baitira eta 172 eredua (“Diru birtualeko saldoen gaineko aitorpen informatiboa”) eta 173 eredua (“Diru birtualarekin egindako eragiketen gaineko aitorpen informatiboa”) onesten baitira (NAO, 146. zk., 23-07-13)
  • 29/2023 Foru Agindua, ekainaren 14koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez atzerrian dagoen diru birtualari buruz informatzeko betebeharra garatu baitzen, eta 721 eredua ("Atzerrian dagoen diru birtualaren gaineko aitorpen informatiboa") onetsi. (NAO, 146. zk., 23-07-13)
  • 10/2023 Foru Agindua, maiatzaren 3koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita 427/2013 Foru Agindua, abenduaren 30ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, “Aukera eta ukoak. Zentsu bereziak (BEZa). Jarduera hasi aurreko jakinarazpena” izeneko F-65 eredua onesten duena (NAO, 112. zk., 23-05-30).
  • 30/2023 Foru Agindua, apirilaren 24koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zuzentzen dituena Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urtarrilaren 16ko 3/2023 Foru Aginduan atzemandako akatsak. Foru agindu horren bidez, erabilitako ibilgailuen eta itsasontzien salmentako batez besteko prezioak onesten dira, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren eta zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziaren kudeaketan aplikatzeko (NAO, 96. zk., 23-05-09)
  • 31/2023 Foru Agindua, apirilaren 25ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, alkoholaren eta edari eratorrien gaineko edo hidrokarburoen gaineko zergen eremu objektiboetako produktuak gordailu fiskaletatik ateratzen dituztenen erregistroa sortzen duena (NAO, 93. zk., 23-05-04)
  • 29/2023 Foru Agindua, apirilaren 20koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren abenduaren 18ko 148/2017 Foru Agindua. Foru agindu haren bidez, Nafarroako Zerga Ogasunaren eremuan jakinarazpen elektronikoaren zerbitzua arautu zen, baita zergapekoek gaitutako helbide elektronikoan jakinarazpenik ez egiteko egunak adierazteko aukera ere (NAO, 89. zk., 23-04-28)
  • 26/2023 Foru Agindua, apirilaren 4koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, 2022ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitarte hasitako zergaldietako sozietateen gaineko zergaren eta establezimendu iraunkorrei dagokien ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren autolikidaziorako S90 eredua onesten duena eta aitorpenak aurkezteko arauak ematen dituena (NAO, 84. zk., 23-04-25)
  • 25/2023 Foru Agindua, apirilaren 4koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, 2022ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitarte hasitako zergaldietako sozietateen gaineko zergaren autolikidaziorako 220 eredua onesten duena tributazioa zerga kontsolidazioaren araubidean egiten duten talde fiskalentzat, eta aitorpenak aurkezteko arauak ematen dituena (NAO, 84. zk., 23-04-25)
  • 23/2023 Foru Agindua, martxoaren 23koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, 2022ko zergaldiari dagozkion pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren autolikidazio ereduak onesten dituena, horiek aurkezteko eta diru-sarrera egiteko arauak ematen dituena eta bitarteko elektronikoen bidez aurkezteko prozedura eta baldintzak ezartzen dituena (NAO, 67. zk., 23-04-04)
  • 19/2023 Foru Agindua, martxoaren 16koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 366 eredua, “Hondakinak hondakindegietan uztearen eta hondakinen errausketaren eta koerrausketaren gaineko zerga. Autolikidazioa” izenekoa, eta arautzen baita zergaren lurralde-erregistroan inskribatzea (NAO, 65. zk., 23-03-31)
  • 17/2023 Foru Agindua, martxoaren 8koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, “Etxebizitzen erabilera turismorako lagatzearen hiru hilean behingo aitorpen informatiboa” izeneko 179 eredua onesten duena (NAO, 61. zk., 23-03-27)
  • 13/2023 Foru Agindua, otsailaren 28koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez garatzen baita lekualdatutako langileentzako araubide berezia eta onesten baitira 149 eta 150 ereduak, hurrenez hurren: “Lekualdatutako langileentzako araubide berezirako aukera, uko egitea, baztertzea eta aplikazio epearen bukaera komunikatzea" eta "Lekualdatutako langileentzako araubide bereziari dagokion pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren autolikidazioa” (NAO, 55. zk., 23-03-17)
  • 18/2023 Foru Agindua, martxoaren 8koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zuzentzen dituena Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urtarrilaren 16ko 3/2023 Foru Aginduan atzemandako akatsak. Foru agindu horren bidez, erabilitako ibilgailuen eta itsasontzien salmentako batez besteko prezioak onesten dira, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren eta zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziaren kudeaketan aplikatzeko (NAO, 54. zk., 23-03-16)
  • 9/2023 Foru Agindua, otsailaren 10ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez 2023. urterako eguneratzen baitira pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 68. artikuluan ezarritako zenbatekoak, alargun eta erretiro pentsioengatiko kenkariei dagozkienak (NAO, 47. zk., 23-03-07)
  • 10/2023 Foru Agindua, otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, foru agindu hauek aldatzen dituena: 27/2009 Foru Agindua, otsailaren 27koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, "Balore, aseguru eta errentei buruzko urteko informazio aitorpena" 189 eredua onesten duena, eta 80/2013 Foru Agindua, martxoaren 1ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, "Atzerrian dauden ondasun eta eskubideen gaineko informazio aitorpena" 720 eredua onesten duena (NAO, 42. zk., 23-02-28)
  • 3/2023 Foru Agindua, urtarrilaren 16koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, erabilitako ibilgailuen eta itsasontzien salmentako batez besteko prezioak onesten dituena, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren eta zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziaren kudeaketan aplikatzeko (NAO, 38. zk., 23-02-22)
  • 1/2023 Foru Agindua, urtarrilaren 11koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, 181, 184, 196, 198 eta 280 ereduak onesten dituzten foru aginduak aldatzen dituena (NAO, 2023-02-03) 
  • 83/2022 Foru Agindua, abuztuaren 8koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, borondatezko ordezkaritzaren errolda arautzen duena Nafarroako Foru Ogasunaren eta Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren eremuan (NAO, 2023-02-03)
  • 149/2022 Foru Agindua, abenduaren 30ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 035 eredua, izenburu honekin: “Honako subjektu pasibo hauei aplikatu beharreko araubide berezietan alta, aldaketa edo baja emateko aitorpena: subjektu pasibo ez diren pertsonei zerbitzuak ematen dizkietenak, edo ondasunen urruneko salmentak edo ondasun-entrega nazional jakin batzuk egiten dituztenak” (NAO, 2023-01-30)
  • 142/2022 Foru Agindua, abenduaren 23koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak abenduaren 17an emandako 146/2021 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez onetsi zen 194 eredua: “Urteko laburpena, kapital higigarriaren etekinen eta errenten gaineko atxikipenena eta konturako sarrerena, etekin eta errenta horiek besteren kapitalak eskuratu eta erabiltzetik datorren edozein aktibo eskualdatu, amortizatu, itzuli, trukatu edo bihurtzearen ondoriozkoak direnean, eta urteko laburpen informatiboa, kooperatibei egindako ekarpenen itzulketei eta eskualdaketei buruzkoa” izenekoa (NAO, 2023-01-27)
  • 143/2022 Foru Agindua, abenduaren 23koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, “Aseguru primen gaineko zerga. Urteko laburpen-aitorpena” izeneko 480 eredua onesten duena (NAO, 2023-01-27)
  • 148/2022 Foru Agindua, abenduaren 30ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, “Zenbait zerbitzu digitalen gaineko zerga. Autolikidazioa” 490 eredua onesten duena (NAO, 2023-01-27)
  • 150/2022 Foru Agindua, abenduaren 30ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 369 eredua, “Balio erantsiaren gaineko zerga. Autolikidazioa, subjektu pasibo ez diren pertsonei zerbitzuak ematen dizkieten, ondasunen urruneko salmentak egiten dituzten eta barneko ondasun-entrega jakin batzuk egiten dituzten subjektu pasiboei aplika dakizkiekeen araubide bereziena” izenekoa (NAO, 2023-01-27)
  • 145/2022 Foru Agindua, abenduaren 30ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zorrak transferentzia bidez ordaintzeko prozedura eta baldintzak arautzen dituena (2023-01-17)
  • 146/2022 Foru Agindua, abenduaren 30ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez 2023. urterako garatzen baita balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua (2023-01-17)
  • 125/2022 Foru Agindua, abenduaren 19koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren urtarrilaren 18ko 8/2013 Foru Agindua, “Jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren aitorpen informatiboa” izeneko 182 eredu berria onetsi zuena (NAO, 6. zk., 2023-01-10)
  • 126/2022 Foru Agindua, abenduaren 19koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren urtarrilaren 8ko 3/2018 Foru Agindua, “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, lan etekinengatik, enpresa- eta lanbide-jarduera batzuengatik, sariengatik eta errenta-egozpen batzuengatik egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena” izeneko 190 eredua onetsi zuena (NAO, 6. zk., 2023-01-10)