1.5 Aurrekontua eta plantilla
Aurrekontua
2023an, Nafarroako Foru Ogasunak bere jarduerarako 37.027,8 mila euro izan zituen baliagarri, 2022ko ekitaldian baino % 5,1 gutxiago.
I. kapitulua (langileria gastuak) % 5,2 igo da 2022ko gastuen aldean, administrazio publikoko langileentzat onartutako soldata igoeraren eta antzinatasunaren ziozko aldaketen ondorioz, plantillak egonkor jarraitzen baitu.
2. kapituluko gastuak (ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak) ere % 25,0 egin du gora; izan ere, 2023an bulegoak egokitzeko gastuarekin jarraitu behar izan da, bai eta errenta kanpainarako egin beharreko errefortzuarekin ere.
Murrizketa nagusia 3. kapituluan gertatu da (finantza gastuak), eta, hala, 2022 baino lehenagoko urteen antzeko egoerara itzuli da, 1.467,7 mila eurotan. 2022an nahikotxo igo zen, legezko epetik kanpo egindako zerga itzulketen ondoriozko atzerapen interesak ordaintzean egindako automatizazioak sortutako gastuaren ondorioz.
6. kapitulua (inbertsio errealak), bestalde, % 12,8 jaitsi da 2022aren aldean, zergadunei arreta emateko bulegoak hobetu eta egokitzeko lanak hurrengo urtera atzeratu direlako.
Ondorengo eranskinean ageri den koadroan islatzen da betebehar onartuen banaketa kapituluen arabera.
3. koadroa. Gastuen banaketa kapituluen arabera.
Esan beharra dago 2023. Urtean, NFOren berezko jarduera garatzeko aurrekontuaz gain, aurrekontu partida bana kudeatu dela Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko aparteko neurriak finantzatzeko. Erregaien prezioan hobaritan 7.707,3 mila euro itzuli dira, diru-sarrera eta ondare baxuko pertsona fisikoentzako laguntzatan 3.349,6 mila euro, eta nekazaritzako eta profesionalentzako gasolioaren prezioa finantzatzeko laguntzatan 16.127,9 mila euro.
Neurri horiek zehatzago aztertzen ari dira memoria honen 3.7 atalean.
Plantilla
Bere misioa betetzeko, Nafarroako Foru Ogasunaren plantilla, 2023ko abenduaren 31n, 320 lagunek osatzen zuten. Langile kopurua aurreko urteko bera da, gutxi gorabehera. Aldaketa txiki hori urte amaieran egondako erretiro eta ordezkapenen ondorioz gertatu da.
Genero ikuspegitik, 2023ko plantillan 226 emakumezko daude (plantilla osoaren % 70,6) eta 94 gizonezko (plantilla osoaren % 29,4). Batez besteko adina 47,6 urtekoa da (47,7 urte emakumezkoentzat eta 47,2 gizonezkoentzat). Aurreko urtearekin alderatuta, emakumeen eta gizonen ehunekoa bere horretan geratu da, eta plantillaren batez beste adina ia 4 urte igo da.
Horrez gain, plantilla hori indartu egin zen errenta aitorpenaren kanpainarako, baina abenduaren 31n emandako datuetan ez da datu hori islatu.
2023. urtean, kanpainako 17 langile zeuden, 8 hilabeteko aldi baterako kontratatuak, honela banatuta: 2 lan kontratu eten eta 15 lan kontratu mugagabe eten, 14 emakume (% 82,4) eta 3 gizon (% 17,7); baita kontratu laburrak ere, 29 teknikarienak eta 9 administrarienak, 3 hilabeterako, 29 emakume (% 76,3) eta 9 gizon (% 23,7).
Eranskineko ondorengo koadroetan islatzen dira Nafarroako Foru Ogasuneko plantillari dagozkion zenbakiak:
4. koadroa. NFOko langileak generoaren arabera. Kopurua eta ehunekoa.
5. grafikoa. NFOko langileen batez besteko adina generoaren arabera.
6. grafikoa. NFOko langileen banaketa zerbitzuen arabera.
7. koadroa. NFOko langileen banaketa taldearen eta mailaren arabera.