2.3 Itzulketak

 

Nafarroako Foru Ogasunak 2023an egin dituen itzulketak, guztira, 1.839.140,7 mila eurokoak izan ziren, eta horrenbestez, % 6,0 murriztu da 2022an itzulitako 1.735.653,9 mila euroko kopuruarekiko.

Ondoko koadroan, itzulketak ageri dira, tributu figuren arabera.

13. koadroa. Tributu bilketaren itzulketak. Tributu figuren araberako xehetasuna.

  • BEZaren zuzeneko kudeaketaren ondoriozko itzulketek, 1.378.939,3  mila eurorekin, garrantzi erlatiboa mantentzen dute, eta egindako itzulketa guztien % 75,0 dira. Iazkoa baino % 1,0 gehiago dira.
  • PFEZaren kuota diferentzialen itzulketak, batez ere, 2022ko errenta kanpainari dagozkio. 256.736,6 mila euro izan dira eta guztizkoaren % 14,0 dira, % 36,7ko gorakadarekin, aurreko ekitaldian egindako itzulketekiko.
  • Sozietateen gaineko zergaren kasuan, kuota diferentziala dagokie, batez ere, 2023ko azaroa eta abendua bitartean egikaritu diren 2022. urteko kanpainako kuota negatiboei. Horrela, tributu honi dagozkion itzulketak 127.006,6 mila eurokoak izan dira, urteko itzulketen % 6,9 egiten dutela; horrenbestez % 67,0 igo dira aurreko urtekoak. Zehaztu beharra dago 2021eko kanpainako itzulketen zati bat 2023ko urtarrilean egin zela, eta horregatik egon zela horrenbesteko igoera urte batetik bestera.
  • Estatuari zeharkako zergen ziozko zerga doikuntzen likidazioagatik egiten zaizkion ordainketak 29.472,9 mila eurokoak dira, eta aurreko urtearen aldean % 43,9 murriztu dira, batez ere alkoholen eta bitarteko produktuen zerga doikuntzaren bidez itzulitako zenbatekoa murriztu egin delako, 2022an baino % 28,8 txikiagoa izanik, eta tabakogaien gaineko zergaren ziozko zerga doikuntzaren guztizko murrizketagatik, urte honetan ez baitu izan estatuaren alde inolako zenbatekorik (iaz zenbatekoa 11.109,8 mila eurokoa izan zen).