3.3.2.1 Zergadunarentzako zerbitzuak

Zergadunari eskaintzen zaizkion zerbitzuak hauek dira:

  • Informazio zerbitzuak
        • Zergen gaineko legeria eta ebazpenak, bai Nafarroako Auzitegi Ekonomiko Administratiboak, bai Hitzarmen Ekonomikoaren Arbitraje Batzordeak emandakoak.
        • Arau argitaratu berrien gaineko azalpenezko dokumentuak eta izapidetzen ari diren proiektuetarako sarbide zuzena.
        • Zerga desberdinen kudeaketa atalek kontsulta ohikoenei buruz ematen dituzten aplikazio irizpideak eta erantzunak.
        • Zerga desberdinei buruz izaten diren galdera ohikoenak.
        • Zergadunaren egutegia.
        • Izapide ohikoenetan aurkeztu beharreko dokumentazioa eta jarraitu beharreko urratsak.
        • Laguntza programen erabilera, formularioak betetzeko era eta ordaintzeko moduak argitzeko eskuliburuak.
        • Ekintzaileentzako, enpresa txiki eta ertainentzako eta mugako langileentzako informazio liburuxkak.
        • Zerga nagusien eta bilketaren gaineko estatistikak.
        • Atal bereziak SILICE, SIANE eta abarri buruz. 
  • Tresna informatikoak

Zergadunek gero eta online izapide gehiago egiten dituztenez, Nafarroako Foru Ogasunaren ardura da haren bidez eskuratzen ahal diren zerbitzuak eta informazioak osoak, egiazkoak eta eguneratuak izan daitezen.

        • Zerga nagusien aitorpenak egiten laguntzeko programak.
        • Aitorpenen aurkezpena eta ordainketa telematikoak egiteko aukera ematen duten formulario elektronikoak.
        • Aurkeztutako aitorpenen kontsulta.
        • PFEZaren kanpainarekin lotutako zerbitzuak: dagozkion itzulketen egoera kontsultatzea, aitorpenak egiteko hitzordua aldez aurretik hartzea, PFEZaren aitorpenean ordaindu beharreko kuota kalkulatzeko simulagailua.
        • PFEZaren konturako zatikatzeen proposamenekin lotutako zerbitzuak (130 eredua): Helbideratzeari uko egitearen eta atzera botatzearen inguruko kontsultak eta kudeaketa.
        • Bilketarekin lotutako zerbitzuak: bide arruntean nahiz betearazpen bidean diren ordainketak geroratzeko eskabideak, ordainketen eta itzulketen banku helbideratzea, tributuen konturako diru-sarrerak, kredituen enbargoen eginbideei erantzutea, hartzekodunen konkurtsoaren komunikazioa.
        • Nafarroako Foru Ogasunaren entitate laguntzaileekin lotutako zerbitzuak.
        • Eskabideak, frogagiriak, idazkiak eta komunikazioak aurkezteko Erregistro Telematikoa.
        • Eredu informatiboetako akatsen kudeaketa.
        • Lurzati zedulak eta haiekin lotutako zerga datuak lortzea.
        • PIN zenbakiaren kudeaketa (online eskatzea eta aldatzea).
        • Ziurtagiriak eskuratzea.
        • Aitorpenen inprimakiak eskuratzea.
        • Egiaztapen Kode Seguruarekin egindako ziurtagiriak edo bestelako agiriak egiaztatzea.
        • Zerga arloko salaketak.
  • Karpeta fiskala

2023ko ekainean, Nafarroako Foru Ogasunak Karpeta Fiskala jarri zuen martxan, zergadunari arreta emateko tresna berri bat, bere zerga betebeharrak bete ditzan. Zehazki, arlo pribatu bat sortzen da eta, beraz, zergadun bakoitzak informazio pertsonalizatua kontsultatu eta izapideak egiten ahal ditu.

Tresna horretara ordenagailutik edo beste edozein gailu, tablet edo mugikorretik sar daiteke.

Bertara sartzeko beharrezkoa da ziurtapen digitala edo Cl@ve izatea. Zazpi atal ageri dira: Hasiera, Nire zerga egoera, PFEZ kanpaina, Nire egutegiak, Nire datuak Ogasunean, Nire aitorpenak eta jakinarazpenak eta, azkenik, Nire ondasunak.

Karpeta Fiskalera Nafarroako Foru Ogasunaren web-orritik sar daiteke, bai eta navarra.es webeko arlo pertsonaletik ere. Bertan, Nafarroako Gobernuak martxan dituen gainerako karpetak ere agertzen dira.

2023ko ekainaren 9tik (orduan jarri zen martxan) abenduaren 31ra arte, guztira 129.115 bisita izan ditu.