2.4.5 Balio erantsiaren gaineko zergaren diru-sarreren bilakaera
BEZa 2023an bigarren lekuan dago betiere, likido guztiaren % 33,2 eta 1.694.601,1 mila euroko kopuruarekin, 2022ko bilketaren gainetik % 2,3ko hazkundea ekarriz (orduan bilketa 1.656.445,3 mila eurokoa izan zen).
Bilketa guztiaren % 32,9 zuzeneko kudeaketak ekarritako bilketa likidotik sortzen da, eta % 67,1, Estatuarekiko zerga doikuntzatik. Ehuneko horiek adierazten dute bilketa propioak zerga honetan 2023an izan duen pisua igo egin dela, 2022an ehuneko horiek % 17,7 eta % 82,3 izan baitziren, hurrenez hurren.
- Kudeaketa zuzeneko bilketa integratuak % 16,8ko igoera izan du urte arteko balioetan, 1.936.424,7 mila eurora iritsita. Beraz, diru-sarrera handiagoak izan dira, 278.329,0 mila altuagoak. 2023an, 51,0 milioi euro sartu dira 2022ko akta bakarren bidez.
- Itzulketak aurreko ekitaldikoak baino altuagoak izan dira; 2022koak baino % 1,0 handiagoak izan dira. Horien balioa 1.378.939,3 mila eurokoa da, 2022an baino 13.421,2 mila euro gehiago.
- Horiekin guztiekin, zuzeneko kudeaketaren ondoriozko bilketak, hau da, bilketa integratutik kenduta egindako itzulketak, % 90,5eko hazkunde positiboa erakusten du, 557.485,4 mila euro jaso baitira.
- Zerga doikuntzari dagokionez, guztira likidatutako zenbatekoa 1.137.115,8 mila euro izan da, hau da, % 16,6ko jaitsiera izan da (Estatutik jasotako 226.752,0 mila euro gutxiago). Gogoratu 2022an 2020ko eta 2021eko behin betiko likidazioak sartu zirela, 2022ko behin-behinekoarekin, kuantifikazio eta likidazio metodo berriekin eta Koordinazio Batzordeak 2020-2024 bosturtekorako adostutako kontsumo eta kudeaketa indizeekin batera.