3.4.3 Tributu kontrolerako kudeaketa arloak egindako jarduketak

 

     

Tributu kontrolerako kudeaketaren arloan egindako jarduketen emaitzetan jaso da Nafarroako Foru Ogasunaren Zerbitzu hauen jardueraren parte bat: Tributu Kudeaketaren Zerbitzua, Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzua eta Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Kudeaketa Zerbitzua.

Zuzeneko emaitzetan jasotzen dira zerga desberdinen, eta orobat, Administrazioaren errekerimenduen ondorioz egindako aitorpenen likidazioen kuotak, interesak, errekarguak eta zehapenak. 2023an 31.254 mila eurora iritsi dira, alegia, 2.879 mila euroko hazkundea, 2022ko emaitzen aldean, eta % 10,2ko aldaketa erlatiboa.

Eragindako emaitzetan jasotzen direnak, berriz, Nafarroako Foru Ogasunaren jarduketen ondorioz, errekerimenduetan formalizatu gabe, epetik kanpo aurkezten diren zerga aitorpenen kuotak eta interesak dira. 2023an horien zenbatekoa 21.377 mila eurokoa izan zen, hau da, 2022ko emaitzen aldean, -7.009 mila euroko jaitsiera absolutua, eta -% 24,7ko aldaketa erlatiboa.

Jarduketa horien emaitza osoa, 2023an, 52.631 mila euro izan zen eta, beraz, -4.130 mila euro gutxiago jaso ziren, 2022ko tributu kontrolerako kudeaketaren ondoriozko jarduketen emaitzen aldean. Hau da, -% 7,3ko aldaketa erlatiboa.

Emaitza horien xehetasunak honako koadro honetan jaso dira:

38. koadroa. Tributu kontroleko jardueraren emaitzak, guztira, kudeaketaren arloan. Jarduketa kopurua eta zenbatekoa.