3.4.1 Tributu kontroleko jarduketen emaitzak

 

3.4 Tributu kontrola apartatuan azaldutako irizpideekin bat eginez, atera diren datuak 2023 eta 2022ko ekitaldiei dagozkie eta, beraz, bi urteen arteko konparazioa balio homogeneoetan egiteko aukera eskaintzen dute.

Kontrol jarduketen zuzeneko emaitzetan biltzen dira Ikuskapenaren akten emaitzak, Kudeaketaren likidazioak, Bilketaren premiamendu errekarguak eta geroratzeen interesak eta Administrazioak errekerimendua egin ondoren aurkeztutako aitorpenak. Emaitza horien zenbatekoa, 2023an, 227.859,2 mila euro izan zen, hau da, 2022ko jarduketen zuzeneko emaitzen aldean, 141.508,7 mila euroko hazkunde absolutua izan da, eta % 163,9ko ehuneko aldaketa positiboa. Igoera nabarmen hori gertatu da esangura berezia duen delitu baten eta BEZaren zergapetzean egondako jarduera baten ondorioz.

Kontrol jarduketen eragindako emaitzak, berriz, epez kanpo aurkeztutako aitorpenei dagozkie; Nafarroako Foru Ogasunaren jarduketen ondorioz egin dira, baina ez errekerimendu batean formalizatuak, eratortzen ahal direlako zergadun berari dagozkion beste ekitaldi batzuetan, edo antzeko ezaugarriak dituzten beste zergadun batzuetan, egindako egiaztapenetatik. Emaitza horien zenbatekoa, 2023an, 23.962,2 mila eurokoa izan zen, hau da, 2022ko jarduketen zuzeneko emaitzen aldean, 7.495,3 mila euro gutxiago, eta portzentajean, - % 23,8ko jaitsiera.

2023an, zuzeneko emaitzen eta eragindako emaitzen batuketak 251.821,4 mila euro eman zituen, beraz, guztira 134.013,3 mila euroko hazkunde absolutua izan zen, eta % 113,8ko ehuneko aldaketa, 2022ko jarduketen baturarekin alderatuta.

Ikuskapenaren bestelako jarduketen emaitzetan jasotzen diren jarduketak ere dirua biltzeko egindakoak dira, baina bereziak eta aldian behin egiten direnak izanik, ez dira jasotzen tributu kontroleko zuzeneko emaitzetan, ez eragindako emaitzetan ere; haien jarduketa eremua da Hitzarmen Ekonomikoaren irizpideen eta konexio puntuen aplikazio egokia Nafarroako tributuen ordainarazpenerako, eta 2023an 23.175,1 mila euro eman zituzten, hau da, 2022koen aldean, 51.218,7 mila euroko murrizketa absolutua, eta - % 68,9ko ehuneko aldaketa. Jaitsiera nabarmen horren arrazoia da 2022an garrantzi bereziko zifra erlatiboa zuen akta bakar bat zegoela, atal honen zenbatekoa nabarmen handitu zuena. 

Tributu kontroleko jarduera guztien emaitza (zuzeneko emaitzak, eragindakoak eta bestelako ikuskapen jarduketak) 2023an 274.996,5 mila eurokoa izan da eta beraz, 2022koen aldean, 82.794,6 mila euroko igoera absolutua eta % 43,1eko ehuneko aldaketa positiboa izan dira.

Emaitza horiei dagozkien datuak ondoren azaltzen diren koadro hauetan jaso dira.

30. koadroa. Tributu kontroleko jardueraren emaitzak. Jarduketa kopurua eta zenbatekoa

31. koadroa. Tributu kontroleko jardueraren emaitzak arloen arabera. Jarduketa kopurua eta zenbatekoa