3.4.4 Tributu kontroleko jarduketak Derrigorrezko Bilketaren fasean

Bilketaren arloan tributu kontrolerako egindako jarduketen emaitzak Nafarroako Foru Ogasunaren Bilketa Zerbitzuaren derrigorrezko fasean egindako jardueraren parte bati dagozkio.

Logikoa denez, derrigorrezko bilketaren tributu kontroleko jarduketen emaitzak, zuzen-zuzen, borondatez aitortutako eta ez ordaindutako kuoten eta ikuskapen eta kudeaketa jarduketen ondorioz likidatutako kuoten araberakoak dira.

Beraz, bilketaren jarduera, kuoten edo ikuskapen eta kudeaketa jarduketen emaitzen kobrantza helburu, zabala bada ere, tributu kontrolaren emaitzetan jasotzen ahal den bakarra, zuzenbidez, igorritako errekarguen eta geroratze interesen zenbatekoa da.

Tributu kontrolerako derrigorrezko bilketaren fasean egindako jarduketa horien emaitza, 2023an, 15.517,0 mila euro da.

Emaitza horien xehetasunak honako koadro honetan jaso dira:

39. koadroa. Tributu kontroleko jardueraren emaitzak, guztira, bilketaren arloan. Jarduketa kopurua eta zenbatekoa.

2023an zehar, Estatuko Aldizkari Ofizialaren (BOE) enkanteen atariaren bidez bahiketa eta berme egikaritzeen erritmoa mantendu da, izapidetutako egikaritze kopuruan ikus daitekeen bezala. Horietan itzulketa ekonomiko hobeak egon dira, eta, beraz, prozeduraren eraginkortasuna hobetu egin dela esan nahi du.

2023aren amaieran, garapen informatikoak martxan jarri dira, erantzukizunak Nafarroako Foru Ogasunaren sistemetara bideratzeko kudeaketa integratzeko. Hala, espedientearen izapidea eta zerga bilketaren kudeaketa bereizi egiten ahal dira, haren ziozko aitorlearen aurrean.

2023an, aurrera egin da ordainketa bitarteko berriak ezartzeko bidean. Hala, transferentzia bidezko ordainketari eta zerga bilketako finantza erakunde ez kolaboratzaileko helbideratzeari buruzko foru aginduetan onartutakoa prestatu da 2024rako.

Jarduketa horien datuak ondoko koadro honetan jaso dira:

40. koadroa. Derrigorrezko bilketaren beste jarduketak. Erantzukizun desbideratzeak. Enkanteak. Enbargo eginbideak.