5.4 Zergadunarentzako zerbitzuen entitate laguntzaileak
Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 90. artikuluak ezartzen duenez, gizartearekiko lankidetza bermatzeko zergen kudeaketan, Zerga Administrazioak hitzarmenak sinatuko ditu gizarteko, laneko, enpresako edo lanbideetako sektoreak edo interesak ordezkatzen dituzten entitate, instituzio eta erakundeekin.
Horri dagokionez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak ekainaren 29an emandako 130/2009 Foru Aginduak kanpoko lankidetzarako hitzarmena onetsi zuen, hirugarrenen izenean aurkeztu ahal izateko zerga arloko aitorpen, jakinarazpen eta beste agiri batzuk telematika bidez, eta orobat, zerga zorren ordainketa telematikoa izapidetu ahal izateko.
Kanpoko lankidetza hitzarmenari atxikitako entitate laguntzaileak 5.030 ziren 2023ko abenduaren 31n, eta 2022ko abenduaren 31n, berriz, 4.598 ziren.
2023an ez da aldaketarik egon bilketako erakunde kolaboratzaileetan.
Bilketaren kudeaketan entitate laguntzaileei dagozkien datuak honako koadro honetan aurkezten dira: