3.5.1 PFEZaren eta Ondarearen gaineko zergaren kudeaketa

 

Zergadunari laguntzeko atalean, PFEZaren eta Ondarearen gaineko zergaren kanpaina bereizi behar da gainerako jardueretatik, bai dituen ezaugarri espezifikoengatik, bai bi jardueretan dauden baliabide berezituengatik.

PFEZaren eta Ondarearen gaineko Zergaren Kudeaketa Zerbitzua bi zerga horiek kudeatzeaz arduratzen da, alegia, PFEZ eta Ondarearen gaineko Zerga. Bietatik, PFEZ da baliabideen jarduna gehien bereganatzen duena. Beraz, jardueraren zenbakietan, modu sistematikoan, ez da aurkezten zergen araberako bereizketarik.

PFEZaren eta Ondarearen gaineko zergaren kanpaina

PFEZaren kanpaina prestatu eta garatzeko lanek bilakaera izan dute azken ekitaldietan. Pandemiaz geroztik, aitorpenak telematikoki aurkezten dituztenak geroz eta gehiago dira. Zehazki, aldaketa hauek egin behar izan ziren:

  • Proposamenak inprimatu eta bidaltzea.
  • Aitorpenak formatu hibridoan egiteko prestakuntzan, ikastaro batzuk aurrez aurre ematen dira (barruko langileak eta Tracasa) eta beste batzuk online (erakunde kolaboratzaileak, esaterako Caixa eta Caja Rural de Navarra). Ezkirotzeko bulegoa aitorpenak aurrez aurre egiteko egokitu da eta Iturrondoko bulegoa errenta telefono bidez egiteko. Berrikuntza hori 2021eko errenta kanpainan sartu zen, eta 2022ko errenta kanpainan finkatu zen (2023an garatua).
  • Ogasuneko bulegoetako aurrez aurreko arreta mantentzen da (Ezkirotz eta lurralde bulegoak) eta web eta telefono bidezko arreta indartu da, errenta kanpainarako 948 106 106 telefono zenbaki espezifikoa ezarriz.
  • 2022ko errenta kanpainaren berrikuntza Doneztebeko aurrez aurreko arretarako bulego berria da. Bertan, kanpainan zehar aitorpenak egiteko laguntza zerbitzua ematen da.
  • Telefono bidezko errenta zerbitzua finkatu egin da (2021eko errenta kanpainan jarri zen berrikuntza gisa). Zerbitzu horretan, Ogasuneko operadoreek telefono bidez egiten dituzte zergadunen aitorpenak. Ez da errenta sistema gidatua, baizik eta ogasuneko operadoreek egiten dutena, telefono bidez.

Kanpainaren jarduera oso aldi zehatzetan garatzen da:

  • Kanpainaurrea: Aldi honetan, kanpaina prestatzeko jarduera guztiak egiten dira, eta zergadunarengana iristen den ondoriorik zuzenena PFEZaren autolikidazio proposamenak dira; 2023an (2022ko zergaldia) 203.145 proposamen izan ziren, eta haien % 91,1 onartu ziren, guztira aurkeztutako aitorpenen % 50,1.

41. grafikoa. PFEZaren autolikidaziorako igorritako proposamenen bilakaera denboran.

42. grafikoa. PFEZaren autolikidazio proposamen onartuen eta ezeztatuen bilakaera denboran.

Kanpaina aurreko aldiko azpimarratu beharreko beste jarduera bat da NFOko langileek entitate laguntzaileei ematen dieten prestakuntza, batez ere aitorpenak Ogasuneko operadoreak balira bezala egiten dituzten finantza entitateetako langileei.

2023an, 11 entitate laguntzailetako 319 operadorek parte hartu zuten aitorpenak egiteko jardueran. Zehaztasun handiagoa ikusten ahal da apartatu honetan: 5.4 Zergadunarentzako zerbitzuetako entitate laguntzaileak.

  • Kanpaina: Aldi horretan, zergadunarentzako funtsezko laguntza eskaintzen da, PFEZaren eta Ondarearen gaineko zergaren aitorpenak aurkezteko. Bulegoen logistika eta web aplikazioak alde batera utzita, aldi honetako jardueraren ezaugarria da zergadunak bere kontsulta eta izapideei erantzuteko eskatzen duen berehalakotasuna.

Jarduketa horien zenbakirik adierazgarrienak ondoko koadro hauetan jaso dira:

 

43. grafikoa. Aurkeztutako PFEZ aitorpenen kopuruaren bilakaera. Aurkezteko bideen arabera.

44. koadroa. Interneteko bulego birtuala. Zerbitzurik erabilienetarako sarbidea izan zuten pertsonen kopurua.

45. grafikoa. Interneteko bulego birtuala. Aplikazioetarako sarbideen bilakaera denboran.

  • Kanpainaondoa: Aldi horretan, zergadunen tributu betebeharrak betetzearen kontrola eta egiaztapena hasten da.

Kanpaina amaitzerako, guztira, 369.626 PFEZ aitorpen eta Ondarearen gaineko zergaren 7.051 aitorpen zenbatu ziren, eta haien emaitzak, hurrenez hurren, 11.424,0 mila euro eta 36.949,4 mila euro izan ziren.

 

46. koadroa. PFEZaren kanpaina, zenbakitan. Saldoa. Aitorpen kopurua eta zenbateko positiboa eta negatiboa.

47. grafikoa. PFEZaren aitorpen positibo eta negatiboen kopuruaren bilakaera denboran.

48. grafikoa. Saldo ekonomikoaren bilakaera denboran. PFEZaren zenbateko positiboa eta negatiboa.

49. koadroa. Ondarearen gaineko zergaren kanpaina, zenbakitan. Aitorpen kopurua eta saldo ekonomikoa.

50. koadroa. Errentaren eta ondarearen gaineko zergaren kanpaina, zenbakitan. Telefono bidezko eta web formulario bidezko arreta kopurua.