3.3 Administrazio elektronikoa

 

Nafarroako Foru Ogasunak apustu irmoa egin du tributu prozedurak errazteko eta arrazionalizatzeko, baliabide informatikoen erabilera egokia bultzatuz.

Kanal telematikoa Administrazio elektronikoarekiko harremanetarako gehien erabili den bide gisa finkatu izanak, urte honetan, Nafarroako Foru Ogasunaren baliabideen zati handi bat horretarako ematea eskatu du, bai bide horretatik eskaintzen diren zerbitzuak hobetzeko eta zabaltzeko, baita https://www.navarra.es/eu/ogasuna Interneteko atariaren informazio alderdia sustatzeko ere.

2023. urtean, aurrez aurreko hitzordu guztiak Iruña, Tutera, Lizarra, Tafalla eta Doneztebeko bulegoetarako hitzordua eskatzeko aukera ematen duen aurretiazko hitzorduaren zerbitzuaren bidez egin dira.

Aurretiazko hitzorduak baliabideak arrazionalizatzen aurrera egiten du eta abantailak ekartzen ditu, hala nola bulegoan jende asko pilatzea ekiditea, gehiegizko itxaronaldiak saihestea, hitzorduak erraz kudeatzea, ordu erabilgarriak bistaratzea eta abar, herritarrei segurtasuna eta gardentasuna eskainiz Ogasunarekiko harremanetan.

Berrikuntza gisa, 2023ko ekainean Nafarroako Foru Ogasunak Karpeta Fiskala jarri zuen martxan, hau da, zergadun bakoitzari informazio pertsonalizatua kontsultatzeko eta bere izapideak egiteko aukera ematen dion tresna berria.

3.3.1  Ziurtapen elektronikoak.

3.3.2   Nafarroako Foru Ogasunaren Interneteko ataria.

3.3.3   Ordenagailu publikoa.